Tokian tokiko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimena da BIZILABE, eta, eskolaz kanpo, ikasturte osorako programa eskaintzen du. 10-17 urteko gazteentzako eskaintza honek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena lantzen ditu. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.
Iraurgi Berritzen –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia– eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte abian. Azken asteetan landu diren ekintzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendu zaizkie. Irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer pilotu antolatu dira. Landu diren ekintzen lehen emaitza da Azkoitiko plazan martxoaren 31n egin den “Bizilabe” azoka. Bertan, eskualdeko ikastetxe guztietako gazteek ikusgai jarri dituzte hainbat alorretan landu dituzten prototipoak, besteak beste, mikrobiologia, elektronika eta prototipazioa. Horrez gain, esperimentuak egin dituzte polimeroen edo nanoteknologiaren alorrean.
Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso dute Planetarioan. Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin lanean ari dira, maiatzean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokan.
Bizilabe proiektua aurkeztuko du bihar Elhuyarko Zientzia-hezkuntza arloko arduradunak, Aitziber Lasa Iglesiasek, Zaragozako Dibulgazio Berritzailearen 3. jardunaldietan (III Jornadas …
Gaur aurkeztu dute 2015eko Zientzia Azoka, Bilboko udaletxean. Elhuyar Zientziak gidatutako ekimena da Zientzia Azoka, eta, iragarri dutenez, Bilboko Plaza Barrian izango da aurten ere, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara. Denbora-tarte horretan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu teknologikoak eta ikerketak aurkeztuko dituzte jendaurrean.