Jakintza hedatuz

Azken 40 urteotako klima-datuak sarean

2009/04/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Klima ez da zerbait egonkorra, aldatuz doa. Eta klimaren aldaketa horiek nolakoak diren jakitea oso garrantzitsua da, ez bakarrik zientzialarientzat, baita klimaren menpe dauden hainbat industria eta jarduerarentzat ere. EHUko talde bat haientzat erabilgarria izan daitekeen datu-base bat garatzen dabil. Datu-base hori sarean egongo da, eta mendebaldeko Europako klimari buruzko azken 40 urteetako datuak bilduko ditu.

Bareak, lurzoruaren osasunaren neurgailuak

2009/03/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ingurune poluituetan bizi diren animaliek gune horietan bizitzeko egokitzapenak garatzen dituzte. Baina, zer nolako egokitzapenak dira horiek? Geneetan eraginik ba al dute? Galdera horiei erantzun nahian dabil EHUko ikerketa-talde bat, eta, horretarako, meatzeetako lurretan bizi diren bareak ikertzen dituzte. Gainera, bare horiek lurzoruaren osasuna ebaluatzeko erreminta gisa erabili nahi dituzte.

Gaixotasun handien kontrako lagun txikiak

2009/02/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Minbiziaren kontrako tratamenduen arazoetako bat da ez dituztela bereizten zelula osasuntsuak eta gaixoak. Hala, guztiek pairatzen dute tratamenduaren eragina. EHUko ikertzaile-talde bat arazo horren soluzioaren bila dabil. Horretarako, zelula gaixoak detektatzeko eta farmakoa behar den tokian askatzeko gaitasuna duten nanohidrogel adimendunekin egiten dute lan.

Zentzumenen bidezko analisia

2009/01/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elikagaiak era askotara ikertu daitezke: analisi fisikoak, kimikoak, mikrobiologikoak... eginez, adibidez. Baita zentzumenen bidez ere. Kasu horretan, dastatzaile-taldea da produktua aztertzen duen 'tresna'. EHUko Zentzumen Analisiaren Laborategian (LASEHU), zentzumenen bidez hainbat elikagairen analisia egiteko metodoak garatzen dituzte.

Onddoak, biofilmak eta giza gaixotasunak

2008/12/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizakiak mikosiak pairatzen ditu batzuetan --onddoek eragindako infekzioak--, ezkabia eta igerilekuetan hartzen diren onddoak, adibidez. Mikosi horiek eragozpen txikiak edo estetika-arazoak besterik ez dituzte sortzen, eta erraz trata daitezke modu eraginkorrean. Mikosi larriak ere badira, ordea, immunodeprimituta dauden gaixoetan sortzen direnak eta arazo mediko larriak edo heriotza eragin dezaketenak (kandidiasia eta aspergilosia, adibidez). Horiek ikertzen dihardu EHUko ikertzaile-talde batek.

Hanturaren kontrako botika espezifikoen bila

2008/11/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Antiinflamatorioek hantura-prozesuetan parte hartzen duten zelulei eragiten diete, baina baita prozesu horretatik kanpo dauden zelulei ere. Horregatik, antiinflamatorio espezifikoak garatzea garrantzitsua da, arazorik ez duten zelulei ez eragiteko. EHUko ikertzaile-talde bat C1P molekularen analogoekin lanean dabil, helburu horrekin.

Unibertsoaren iluntasunak argitzen

2008/10/01 Ochoa de Eribe Agirre, Alaitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Unibertsoari buruz gizakiak asko dakiela pentsa daitekeen arren, oraindik fenomeno asko daude argitzeke. Unibertsoaren garapena egokien azaltzen duen ereduaren bila dabil EHUko kosmologo-talde bat.

Sexu biko arrainak Urdaibain

2008/09/01 Ochoa de Eribe Agirre, Alaitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ura poluitzen duten konposatu kimikoek organismo urtarren garapen sexuala alda dezakete, eta gameto ar zein emeak dituzten organismo hermafroditak sortu. Hori ondorioztatu du EHUko ikertzaile-talde batek Urdaibaiko muskuiluak eta lazunak aztertu ondoren.

Basoen estresa neurtzen

2008/07/01 Ochoa de Eribe Agirre, Alaitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Landareak estresatu egiten dira, ur-gabezia, beroa, hotza edo gehiegizko argitasuna jasaten dutenean. Beren burua babesteko landareek aktibatzen dituzten substantziak aztertzen ditu EHUko ikertzaile-talde batek, kondizio desegokietan basoa berritzeko orduan inguruneari ondoen egokituko zaizkion espezieak aukeratzeko xedearekin.

Tartalo robota, ate-joka

2008/06/01 Ochoa de Eribe Agirre, Alaitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Oraindik harritu egiten gaitu robot bat bere kabuz ibiltzen edo inoren laguntzarik gabe erabakiak hartzen ikusteak. Bada, hori da EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldea egiten ari dena: roboten autonomia areagotu, beren kasa gero eta gauza gehiago egiteko gai izan daitezen. Duela urte batzuk, Marisorgin, posta banatzen zuen robota, garatu zuten, eta orain Tartalo ipini dute martxan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.