Solaserako makinen erronka. Oraingoz, pertsonak ulertu behar du robota...

Solaserako makinen erronka. Oraingoz, pertsonak ulertu behar du robota...

Gizakiaren amets zahar bat errealitate bihurtzen ari da: hainbat lan neketsu eta errepikakor makinek egiten dituzte automatikoki, gizakiaren beharrik gabe. Baina zailtasun handiak daude bidean; lan horietako batzuek pertsonekin hitz egitea eskatzen dute, eta, beraz, solasean arituko diren makinak diseinatu behar dira. Baina nola egiten dira makina horiek? Azken batean, nola irakasten zaio makina bati hitz egiten? Hizkuntzalari, ingeniari eta informatikari asko ari dira galdera horren erantzunaren bila.

JJ8, hizkuntzaren oihanean galduta

2009/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Faustok esan zuen: "Nekez aurkituko duzu gatza egongelan".JJ8 robot sukaldaria hamar segundoz egon zen isilik, baina ez zen sukaldera itzuli. "Ahalegin berezia egingo dut" erantzun zuen.

Tamainak axola du: testu-bilduma erraldoiak, hizkuntzaren prozesamenduan beharrezkoak

2009/11/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Makinei hizkuntzak irakasteko saiakerak hasi zirenetik, hurbiltze intuitiboak eta sinplifikatzaileak erabili izan dira. Hizkuntzalarien ezagutza linguistikoak makinek ulertzeko moduko egituretara pasatzen ziren informatikarien laguntzarekin, eta egitura horien bidez tratatzen zen hizkuntza. Azken urteetan, baina, gero eta gehiago erabiltzen dira corpus handietan eta metodo estatistiko hutsetan oinarritutako teknikak.

Makinen hizkuntzari buruz hizketan. Adituen solasa

2009/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hizkuntzaren prozesamenduan dauden joerez eta euskarak beste hizkuntzekin alderatuta dituen berezitasunez hitz egiteko elkartu ditugu aditu batzuk. EHUko IXA taldeko Kepa Sarasola, I aki Alegria eta Eneko Agirre informatikariekin izan gara. Hain zuzen ere, IXA taldeak aurtengo hizkuntzaren prozesamenduari buruzko SEPLN kongresua antolatu du Donostian, eta gai horretako aditu asko bildu ditu.

Atarikoa

Gizakion hizkuntza ≠ roboten hizkuntza

2009/11/01

Laurogeiko hamarkadan ume izan ginenok Kitt bezalako auto batekin ametsetan hazi ginen; baina, hogei urte geroago, telefono-konpainietako erantzungailu automatiko adimendunek egunero gogorarazten digute zein urrun dagoen gure txisteak ere ulertuko dituzten robotekin hizketan arituko garen ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.