Hiesa: asko lortu da; asko falta da

Hiesa: asko lortu da; asko falta da

Orain dela hogeita bost urte asmatu ziren hiesaren kontrako lehenengo tratamenduak, botika antirretrobiralak. Denbora-tarte horretan, antirretrobiralek beren bidea egin dute, eta asko egin dute aurrera. Bien bitartean, zientzialariek ez dute etsi, eta lehenengo hieskasuak agertu zirenetik lortu nahi izan duten txertoa sortzeko ahaleginetan jarraitzen dute. Euskal Herrian badaude eboluzio horren guztiaren lekukoak, terapia antirretrobiralak nola hobetu diren ikusi eta bizi izan dutenetatik hasi, eta hiesaren kontrako beste bide batzuk jorratzen dituztenetaraino.

Terapien 25 urteko bilakaera

2010/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hogeita bost urte bete dira aurten hiesaren kontrako lehenengo botikak garatu zirenetik. Gaixotasunaren larritasunak eta gizartearen presioak hasieratik eragin zuten ikerketek azkarrago egitea aurrera. Izan ere, klinikoki diagnostikatutako lehenengo hies-kasua agertu eta lau urtera atera ziren lehen botika haiek. Hamar urteren buruan, goitik behera aldatu zen gaixotasunaren larritasuna.

Joseba Errekalde Harri Beltza Elkarteko lehendakaria

"Antirretrobiralekin onurak baino ez ditut izan, baina nik ere asko jarri dut nire aldetik"

2010/12/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Joseba Errekaldek (Oiartzun, 1963) gertutik ezagutzen ditu botika antirretrobiralak. Urte ugari pasa dira GIB birusaren eramaile dela jakin zuenetik, eta, beste hainbat, hiesa garatu zuenetik. Lasai asko eman digu bere ibilbidearen berri. Bi gaixo-profil ezagutu nahian, azken urteotan kutsatutako norbaiten testigantza jasotzen ere saiatu gara. Ez dugu, ordea, emaitza bera lortu. Errekaldek dioen bezala, erraza da ulertzen, gaitzaren larritasunaz harago, kontuak egun ere "izugarrizko estigma" izaten jarraitzen baitu. Anonimotasunaren aldeko hautua egiten dute gehienek.

Sendagaietatik txertorako bidean

2010/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Ordezko tratamenduez gain, txertoa lortzeko lanean ari dira Leioako Biofisika Unitatean. "Txertoaren arrakastarik ezaren adibiderik ezagunena gaur zorigaiztoko ospea duen ...

Atarikoa

Terapiari eskerrak

2010/12/01

Aurten, hogeita bost urte dira GIB birusaren kontrako botika antirretrobiralak sortu zirela. Ospatzeko moduko efemeridea da. Izan ere, orduan uste zenaren kontra, inflexio-puntu erabakigarria izan ziren gaitzaren bilakaeran eta birusarekin kutsatutakoen bizi-itxaropenean. Lehenengo tratamendu eraginkorra ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.