Ekonomia berdea: asmoa eta kritikak

Ekonomia berdea: asmoa eta kritikak

Ekonomia berdea da Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatu duen gaia. Gainera, ekainaren 20-22an Rion egingo duen gailurraren auzi nagusietako bat ere bada. NBEren esanean, etorkizunerako paradigma ekonomiko berria da. Alabaina, ekonomialari eta aditu asko oso kritiko dira proposamenarekin, batez ere, ez zaielako nahikoa iruditzen. Haien ustez, aldaketak sakonekoa izan behar du, eta, horretarako, beste ekonomia berde bat aldarrikatzen dute.

Asmoa, ekonomia berdetzea

2012/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ekonomia berdea da aurtengo Nazioarteko Ingurumen Egunerako Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatu duen gaia. Eta gai bera izango da ekainaren 20tik 22ra egingo duten Rio+20 biltzarraren gako nagusietako bat. NBEren arabera, biltzarra "aukera paregabea izango da hemendik 20 urte barru nahi dugun mundua zehazteko".

Beste ekonomia berde bat aldarri

2012/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

NBEk bultzatu nahi duen ekonomia berdeak aditu askoren kritikak piztu ditu. Urrutira joan gabe, iritzi kritikoa dutenen artean daude Unai Pascual ingurumen-ekonomialaria eta Gorka Bueno ingeniaria eta energian aditua. Haien ustez, NBEk aipatzen duen ekonomia berdea ez da nahikoa, eta "beste ekonomia berde" baten alde egiten dute, bakoitzak bere arlotik. Beste esparru batetik, Amaia Pérez Orozco ekonomialari feministak ere argudio sendoak ditu NBEren proposamena baztertzeko eta beste sistema ekonomiko bat proposatzeko.

Atarikoa

Ekonomia berdeak

2012/06/01

Ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatuko da. Krisiaren testuinguruan, ekonomia hartu du Nazio Batuen Erakundeak egunaren ardatz, eta "ekonomia berdea" proposatu du aurtengo gai gisa. Hain justu, langai hori bera izango dute hizpide hil honetan …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila