Basamortua eta basamortutzea

Basamortua eta basamortutzea

Itxuraz, bizirik gabeko eremu amaiezin eta idorrak dira basamortuak, oro har, eguneko beroak kiskaliak eta gaueko hotzak zartatuak. Iturri batzuen arabera, orotara Lurraren azaleraren heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera, eta azalera hori hedatzen ari da. Jatorri naturala duen prozesua edo gizakiaren jarduerak eragindakoa izan liteke basamortuen hedatzea. Arrazoia edozein dela ere, mundu mailako arazo bihurtzen ari da. Izan ere, lurra agortzen eta emankortasuna galtzen ari da. Adituek argi dute neurriak hartu behar direla lehenbailehen, baita Euskal Herrian ere.

Basamortuan barrena

2006/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lurraren azaleraren heren bat estaltzen dute, gutxi gorabehera, basamortuek. Itxuraz, bizirik gabeko eremu lehor amaiezinak dira. Lehorrak, benetan. Horrexegatik, hain zuzen ere, deritze basamortu. Baina ez dira eremu hilak. Eremu beroak izan daitezke, edo ez; basamortu hotzak ere badira. Baina beti dira eremu lehorrak.

Atzaparrak luzatzen ote ditu basamortuak?

2006/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Nazio Batuek basamortutzeari buruzko definizio ofizial bat adostu zuten 1998an egindako batzar batean: eremu aridoetako, erdiaridoetako eta azpiheze lehorretako lurraren degradazioa da basamortutzea. Hala ere, aditu guztiek ez dute bat egiten definizio horrekin. Nazio Batuen arabera, lurrazalaren % 30 ari da basamortu bilakatzen. Baina, berriz ere, aditu guztiak ez datoz bat. Are gehiago, batzuek zalantzan jartzen dute basamortutzea arazo denik ere.

Mila eta bat Sahara

2006/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Irudi erromantikoa du Saharak. Munduko paisaiarik ederrena da batzuen ustez. Eta, ederra izateaz gain, munduko basamortu guztien eredu ere bada. Horregatik ez da harritzekoa basamortu hitza entzun orduko Saharako eremu lehorrak eta hareazko itsasoa etortzea gogora. Baina Sahara hareazko itsaso amaiezina baino gehiago da. Saharak mila eta bat aurpegi ditu.

Euskal Herrian, lurra minez

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Badago basamorturik Euskal Herrian? Badira basamortu-itxurako leku batzuk, eta hiriak basamortutzat hartzen dituztenentzat ez dago inolako zalantzarik. Hala ere, klima aintzat hartuta, ez omen dago basamortutze-arriskurik Euskal Herrian; hori diote adituek. Edonola ere, ukaezina da lurzorua antzutzen ari dela Euskal Herriko leku askotan.

Stop basamortutzeari

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aurrena airea eta ura izan ziren; orain, lurrak ere kezkatzen ditu agintariak. Izan ere, konturatu dira lurra galtzeak ondorio larriak dakartzala, eta azkenaldian lur asko ari dela galtzen. Gehiegi. Horregatik, neurriak hartu behar dira lehenbailehen. Baina ez da erraza, inolaz ere ez. Eta, hala ere, zerbait egin beharra dago. Lur gehiago agortu baino lehen.

Jose Luis Rubio: "Ingurune mediterraneoa oso aberatsa da, baina baita ikaragarri kaltebera ere"

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Espainiako Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiak (CSIC) Valentzian duen basamortutzeari buruzko ikerketa-zentroko (CIDE) kide da Jose Luis Rubio ikertzailea. Hainbatetan, Espainiako ordezkaria izan da gaiari buruzko nazioarteko biltzarretan, eta, hain zuzen, Namibian egindako biltzar batetik etorri berritan elkarrizketatu dugu. Aipatu beharra dago lurzorua kontserbatzeko Europako erakundeko lehendakaria dela, besteak beste, eta sari ugari jaso dituela bere lanagatik.

Basamortua izotzaren zikloetan ezkutatuta

2006/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Normalean, klimatologiaren historia hotzaldien arabera sailkatzen da, glaziazioen arabera, adibidez. Baina basamortuak ere naturaren zikloaren isla dira. Hala ere, ziklo natural horiek oso irregularrak dira, eta, beraz, zailak iragartzen. Azkenean, ez dago jakiterik zenbateraino ari den natura laguntzen gaur egungo basamortuen hedatzeari.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila