Xibarta ama bat kumeari azalera igotzen laguntzen ari zaio, arnasa har dezan. “Txikiak burbuila batzuk askatzen zituen gora egin ahala; agian, oraindik arnasketa kontrolatzen ikasten ari zelako, edo, agian, besterik gabe, gorputzarekin esperimentatzen ari zelako”, dio argazkiaren egileak. “Niretzat, argazki honek ama batek bere kumearekiko duen maitasuna erakusten du, baita gure ozeanoen hauskortasuna zein edertasuna ere”.
Alvaro Herrero Lopez ‘Mekan’ argazkilaria Polinesia Frantsesera joaten da urtero baleei argazkiak ateratzera. Goizaldea da haren unerik gogokoena, argia leuna eta zeiharra delako, eta, horri esker, angelu perfektua aurkitu dezakeelako, animalia dotore horien forma argi eta garbi definitzeko. Horixe egin zuen argazki honekin, eta Underwater Photographer of the Year lehiaketaren 2025eko irabazlea izan da.
Hanifaru badia famatua da urpekarien artean, manta-arraia ugari elkartzen direlako han. Hango korronte aldakorrek plankton mordoa kontzentrarazten dute. Bazkaleku bikaina da manta-arraientzat.
Zenoteetan daude urpeko paisaia ikusgarrienetako batzuk. Yucatán penintsulan dago hau.
Lembeh itsasartean (Indonesia), arrain txiki zilarkaraz inguratua zegoen lehoi-arrain hau. Argazkilariak irekidura zabal batekin lehoi-arrainaren aurpegiko xehetasunak harrapatu zituen, eta inguruko arrain txikiak disko-bola bihurtu ziren.
Amuarrain eta izokin baten arteko hartu-emana, Austriako mendi-aintzira batean.
Amuarrain eta izokin baten arteko hartu-emana, Austriako mendi-aintzira batean.
Ez da erraza marlinen irudi onak lortzea. Izan ere, sekulako abiaduran ibiltzen dira harrapakinen atzetik.
Gainerako izurdeen aldean, bitxiak dira Amazonas ibaiko izurdeak: mutur izugarri luzea dute, begi txiki-txikiak eta gorputz lodia. Zuhaitzen azpian bizi dira, Coca-Cola-koloreko uretan.