Urpekoak azalera

Xibarta ama bat kumeari azalera igotzen laguntzen ari zaio, arnasa har dezan. “Txikiak burbuila batzuk askatzen zituen gora egin ahala; agian, oraindik arnasketa kontrolatzen ikasten ari zelako, edo, agian, besterik gabe, gorputzarekin esperimentatzen ari zelako”, dio argazkiaren egileak. “Niretzat, argazki honek ama batek bere kumearekiko duen maitasuna erakusten du, baita gure ozeanoen hauskortasuna zein edertasuna ere”.  

Alvaro Herrero Lopez ‘Mekan’ argazkilaria Polinesia Frantsesera joaten da urtero baleei argazkiak ateratzera. Goizaldea da haren unerik gogokoena, argia leuna eta zeiharra delako, eta, horri esker, angelu perfektua aurkitu dezakeelako, animalia dotore horien forma argi eta garbi definitzeko. Horixe egin zuen argazki honekin, eta Underwater Photographer of the Year lehiaketaren 2025eko irabazlea izan da.

Lotura argitsua ("Radiant Bond")
Egilea: Alvaro Herrero 'Mekan' (Espainia)/UPY 2025

Lotura argitsua ("Radiant Bond")

Ilberriko eromena ("New Moon Madness")
Egilea: Joost van Uffelen (Herbehereak)/UPY 2025

Ilberriko eromena ("New Moon Madness")

Hanifaru badia famatua da urpekarien artean, manta-arraia ugari elkartzen direlako han. Hango korronte aldakorrek plankton mordoa kontzentrarazten dute. Bazkaleku bikaina da manta-arraientzat.

Ilargi-paisaia etereoa ("Ethereal moonscape")
Egilea: Alvaro Herrero 'Mekan' (Espainia)/UPY 2025

Ilargi-paisaia etereoa ("Ethereal moonscape")

Zenoteetan daude urpeko paisaia ikusgarrienetako batzuk. Yucatán penintsulan dago hau.

Disko-lehoia ("Disco Lion")
Egilea: Nicholas More (Erresuma Batua)/UPY 2025

Disko-lehoia ("Disco Lion")

Lembeh itsasartean (Indonesia), arrain txiki zilarkaraz inguratua zegoen lehoi-arrain hau. Argazkilariak irekidura zabal batekin lehoi-­arrainaren aurpegiko xehetasunak harrapatu zituen, eta inguruko arrain txikiak disko-bola bihurtu ziren.

Kontraargi magikoa ("Magid Backlit")
Egilea: Paolo Bondaschi (Italia)/UPY 2025

Kontraargi magikoa ("Magid Backlit")

Amuarrain eta izokin baten arteko hartu-­emana, Austriako mendi-aintzira batean.

Partida ("The Match")
Egilea: Lorincz Ferenc Lorinc (Hungaria)/UPY 2025

Partida ("The Match")

Amuarrain eta izokin baten arteko hartu-­emana, Austriako mendi-aintzira batean.

Momentua ("The Moment")
Egilea: Eduardo Acevedo (Espainia)/UPY 2025

Momentua ("The Moment")

Ez da erraza marlinen irudi onak lortzea. Izan ere, sekulako abiaduran ibiltzen dira harrapakinen atzetik.

Amazonas ibaiko izurdearen silueta  ("Amazon river dolphin silhouette")
Egilea: Hussain Aga Khan (Suitza)/UPY 2025

Amazonas ibaiko izurdearen silueta ("Amazon river dolphin silhouette")

Gainerako izurdeen aldean, bitxiak dira Amazonas ibaiko izurdeak: mutur izugarri luzea dute, begi txiki-txikiak eta gorputz lodia. Zuhaitzen azpian bizi dira, Coca-Cola-koloreko uretan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila