Tatioko geyserrak

Gaur egun, 1000 geyser inguru daude munduan... horietatik 80 Txilen daude, Andeetan, itsas mailaren gainetik 4300 metrora. Geyser horiek “Géyseres del Tatio” izeneko eremu geotermikoa osatzen dute.

Geyserrak egunero aktibatzen dira egunsentian... goizean goiz. Goizeko 5:30ak aldera, lurpean irakiten dagoen ura zorrotada  txikitan hasten da azaleratzen. Kanpoko tenperatura beti da oso hotza; beraz, ur beroaren eta kanpoko hotzaren kontrastearen ondorioz, fumarola izugarriak sortzen dira. Minutu gutxian, zerurantz abiatzen diren lurrunezko zutabez betetzen da geyser-eremu osoa.

Ura 85 graduko tenperaturan irteten da, eta gune batzuetan igerileku natural txikiak sortzen ditu. Ur termalak dira, eta jendeak bainatzeko aprobetxatzen ditu.

Tatioko geyser-eremua 6000 metroko altuerara iristen diren mendiz inguratuta dago. Mendi horietako bat Tatio sumendia da, eremutik 10 km-ra dagoena. Geyserrak zein sumendia Puna izeneko eremu bolkaniko handiago baten parte dira. Eremu horrek 50.000 km2-ko azalera du eta Boliviaraino iristen da. Tatio sumendian ez da erupziorik izan azken 10.000 urteetan, baina Punako eremu bolkanikoak aktibo jarraitzen du lurrazalaren azpian eta horregatik sortzen dira geyserrak.

Euri-ura eta elur-ura kanporatzen dute geyserrek. Lur azpitik iragazten da ura Tatio eremutik 20 km-ra. Ur hori faila-sistema batean barrena abiatzen da, lurpean dauden urtegi batzuetara iritsi arte. Ura urtegietan biltzen denean, berotzen hasten da arroka magmatikoen beroaren ondorioz. Urtegia bete eta, azkenean, ur beroa konbekzioz igotzen da lurrazaleraino iristen diren hodi natural batzuen bidez... orduan sortzen dira geyserrak.

Lurpeko urtegiek ur-soberakina kanporatzen dutenean, presioa txikitu egiten da eta geyserrak gelditu egiten dira. Ikuskizunak ordu eta erdi inguru irauten du. Hurrengo egunera arte iraungo du barealdiak.

tatio-6_944.163901154
Egilea: Phillie Casablanca
tatio-5_129.824520962
Egilea: Gerhard Hüdepohl/www.atacamaphoto.com
tatio-3_511.321210955
Egilea: Markus Biehal/www.westausgang.de
tatio-4_5.08038005178
Egilea: NPS photo
tatio-1_343.666547895
Egilea: Hugh Honeyman
tatio-2_574.244180209
Egilea: Hugh Honeyman

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.