Perretxikoak arte

Dendrocollybia racemosa
Egilea: Alex Alonso

Dendrocollybia racemosa

Artearen mundutik dator Alex Alonso (Bartzelona, 1958), artea izan du beti ofizio. Eta perretxikoei ere artearen miratik begiratzen die, estetikaren ikuspuntutik. Sinetsita dago perretxikoen edertasunaren bidez naturarekiko errespetua lor daitekeela. Uste du edertasunaren bidez sentsibilizatzen den hark, perretxikoen edertasunaz jabetzen den hark, ez duela perretxiko bat zapalduko, ez duela esango ‘hau txarra da’, ulertuko duela perretxiko bakoitzak bere zentzua duela basoan.

Ez da urrutira joaten perretxikotara; Montseny eta Montnegre artean bizi da, eta, etxetik gertu, nahikoa perretxiko ateratzen dira. Aitortzen du ez dagoela seguru leku pribilegiatu batean bizi den edo leku pribilegiatu horretara bizitzera joan ote zen perretxikoak maite zituelako.

Alonsoren ustez, argazki onak ateratzeko ez da sofistikazio askorik behar; aitzitik, argazkirik sinpleenak iruditzen zaizkio onenak. Kameraz gain, gutxi gehiago erabiltzen du: islagailuak, ispiluak eta, ia garrantzitsuena, arrozez betetako zakutxo bat, kamera lurrean ongi kokatzen laguntzeko. Perretxikoa dagoen espazioa eta argia ulertzea da gakoa, eta horrekin jokatzea.

Naturan agertzen dena hobetzea zaila dela uste du, eta, beraz, ahalik eta gutxiena manipulatzearen aldekoa da. Desfokuratzeekin, aldiz, asko jokatzen du. Desfokuratzeekin irudiari emozioa eta misterioa gehitzea bilatzen du, eta behatzailearen esku gehiago uztea. Alonsorentzat horrek esan nahi du berak argazki bat atera duela norbaitekin partekatzeko eta norbait horrek osatu egingo duela irudi hori.

Alex Alonsoren webgunea: alex-alonso.weebly.com

Ikusi erreportajea Teknopolisen

Amanita rubescens
Egilea: Alex Alonso

Amanita rubescens

Coprinus lagopus
Egilea: Alex Alonso

Coprinus lagopus

Mycena haematopus
Egilea: Alex Alonso

Mycena haematopus

Marasmius hudsoni
Egilea: Alex Alonso

Marasmius hudsoni

Higrocybe conica
Egilea: Alex Alonso

Higrocybe conica

Mutinus caninus
Egilea: Alex Alonso

Mutinus caninus

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila