Otsoaren jauzia

Gauaren babesean, gordelekutik atera eta ehizara abiatu da otsoa. Usaindu du gizakiak eraikitako egurrezko hesi horren beste aldean izango duela gosea asetzeko modua. Hesiaren gainetik salto egin, eta badoa harrapakinaren bila.

Une hori harrapatu nahi zuen José Luis Rodríguez argazkilariak. Otsoa ehizara doan unea, eta, aldi berean, gizakiaren eta otsoaren arteko harreman gatazkatsuaren irudi sinboliko bat; baina odolik erakutsi gabe, krudelkeriarik gabe.

Lekua aukeratu zuen, buruan zuen enkoadraketa prestatu, eta obturadorearen abiadura finkatu, Ilargiaren argia behar bezala harrapatzeko. Horrez gain, infragorrizko tranpa bat jarri zuen. Eta otsoa tranpan erori zenean, klik, argazkia.

Rodríguezek 30 urte daramatza naturari, eta bereziki animaliei, argazkiak ateratzen. Orain, otsoaren argazki honekin, basabizitzaren argazkilari batek jaso dezakeen saririk onenetako bat jaso du: BBCren Wildlife aldizkariak eta Londresko Natural History Museum-ek ematen duten Veolia Environment Wildlife Photographer of the Year 2009 saria.

2009 Veolia Environment Wildlife Photographer of the Year
Egilea: © José Luis Rodríguez/Veolia Environment Wildlife Photographer of the Year 2009
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila