Hiesaren birusa, molekulaz molekula

Inoiz ez da halako xehetasunez irudikatu Giza Immunoeskasiaren Birusa. Visual Science enpresa errusiarreko kideek ehun ikerlanetako baino gehiagotako informazioa baliatu dute hiesaren birusaren hiru dimentsioko eredu hau sortzeko. Hamazazpi proteina irudikatu dituzte, haien benetako egiturarekin. Eta kanpoko mintzean 8 lipido, birusean agertzen diren proportzio berean; 160.000 molekula. Eta hori guztia bi koloreko kode bat erabiliz: laranjaz, birusaren beraren proteinak, eta, grisez, ostalariari lapurtutakoak.

Lan honekin irabazi dute 2010 Science/NSF International Science & Engineering Visualization Challenge lehiaketako ilustrazioen ataleko lehenengo saria.

GIB
Egilea: Ivan Konstantinov, Yury Stefanov, Aleksander Kovalevsky, Yegor Voronin. Visual Science Company.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila