Hawaiiko sumendiak

Hawaiik paradisua dakar gogora, lasaitasuna, askok noizbait gozatu nahiko luketen opor-leku klasikoa eta exotikoa. Olatuen gainean ibiltzea gustuko dutenentzat ere, ezinbesteko tokia da Hawaii. Biziak etengabe egiten du bor-bor Ozeano Bareko artxipelago honetan: bor-bor kanpoan, zein barruan.

Jarduera magmatikoa etengabea da, eta erraz ikus daiteke hori hainbat tokitan. Batez ere, uharte nagusian, Big Island-en. Han dago Sumendien Parke Nazionala eta han dago Hawaiiko sumendi aktiboena ere: Kilawea handia.

1984an berriz ere iratzartu zenetik, Kilaweak ez dio laba jaurtitzeari utzi. Batzuetan isil, geldo, samur; besteetan, berriz, bortitz eta azkar. Erritmoa edozein dela ere, sumendia beti dago aktibo. Azken 25 urteetan uhartearen azalera 200 hektarea hazi da Kilaweak jaurtitako labaren eraginez. Laba horrek itsasoko urarekin topo egiten duenean, ke-zutabe trinkoak sortzen ditu. Ikuskizun paregabea da.

Hawaiiko uharteek itsas hondoan sortutako hainbat sumendiren jardueran dute jatorria. Geologian “gune bero” deritzon magma-iturri batetik jaio ziren sumendi horiek guztiak. Teoria horren arabera, Ozeano Barearen azpiko plaka tektonikoa ipar-mendebalderantz mugitzen ari da, eta “gune beroa”, berriz, geldirik dago. Horregatik, pixkanaka, sumendi berriak sortuz doaz. Gaur egun, korronte bero horren bihotza Big Islandetik 30 bat kilometro hegoalderantz dago. Han, sumendi berri bat jaiotzen ari da. Oraindik itsas mailaren azpitik 975 metrora dago, baina jada badu izena. Loi deitzen da.

hawaii-7_287.570352379
Egilea: © Bryan Bursovicki/123RF
hawaii-5_276.598167194
Egilea: USGS
hawaii-4_388.302175629
Egilea: USGS
hawaii-3_661.884814473
Egilea: USGS
hawaii-1_539.146898483
Egilea: © iStockphoto.com/Hapa Photo
hawaii-2_284.006307334
Egilea: © iStockphoto.com/Jheston

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.