Altinum hiria bistara

Veneziatik 11 kilometrora dauden lur-sail hauei begi hutsez begiratuko bagenie, arto- eta soja-soroak baino ez genituzke ikusiko. Baina Paduako Unibertsitateko ikertzaileek, kamera optiko bat eta infragorri hurbileko erradiazioa jasotzen duen beste bat konbinatuz, soroen azpian dagoena ikusi ahal izan dute: Altinum hiri erromatar desagertua.

Irudiak hartu zituztenean, 2007ko uztailean, lehorte bortitz batek jota zegoen eskualdea. Eta horri esker detektatu ahal izan zituzten lur azpian dauden harriak, adreiluak eta lur trinkotua. Altinum ibaiez eta kanalez inguratuta zegoela ikusi dute, eta beste kanal handi batek hiria erditik zeharkatzen zuela. Kanal horrek Veneziako Lakuarekin lotzen zuen hiria. Paduako ikertzaileek Sciencen idatzi dutenez, hiriaren egiturak erakusten du ingurune anfibio hartara primeran egokitua zegoela hiria. Hain zuzen ere, Veneziaren aitzindaritzat hartzen da Altinum.

Italiaren iparraldeko hiri erromatar handi bakarra da, eta, Europan, hiri berriagoen azpian gelditu ez den gutxietako bat.

Altinum
Egilea: Science/AAAS

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.