Lan-mundua

Mujika, Alfontso

Elhuyar Fundazioa

Lan-mundua euskararentzat irabaztea da Elhuyar Kultur Elkartearen xedeetako bat. Helburu hori lortzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu enpresa eta era guztietako erakunde eta organizazioei.

Tere Barrenetxea

Burutzen ditugun proiektuen artean, euskararen erabilera areagotzeko mikroplangintzak izan dira, dudarik gabe, erronkarik handiena, bai alderdi metodologikotik bai behar dituzten baliabideen aldetik. Mikroplangintza hauetan langile euskaldunen proportzio handia duten enpresetan euskararen erabilera areagotzeko ekintza-multzoa planifikatzen da. Egun, metodologia kontrastatua da eta hainbat enpresatan arrakastaz aplikatu da.

Baina arlo guztietan bezala, honetan ere aitzindariak izan dira. Dohainen bat behar da edozein arlotan bide-urratzaile izateko eta esparru honetan bi pertsona aipatu nahi ditugu.

Andoni Sagarna lehenik. Ideia berrietarako ez da makala eta ideiak proiektu bihurtzeko dohaina du. Eta ingurukoak berak hausnartutako proiektuan lanean jartzeko ere ez da hankamotz gelditzen!

Berari zor diogu mikroplangintzen oinarrien lehen formulazioa. Berak erakutsi zigun bidea.

Eta Anaje Narbaiza bigarren. ELAY enpresako euskalzale nekaezin honek proiektuak gauzatzeko dohaina du. Eta bai beste zenbaiti ezinezko iruditzen zaiona erraz itxuran aurkezteko grazia ere. Bera izan zen paperetan bestetan ez zegoen proiektua enpresa jakin batean, berak lan egiten duen enpresan, hain zuzen ere, aplika zitekeela sinetsi zuen lehena.

Geroztik, beste zenbaitek sinetsi eta ikasi dugu eta horretan jarraitzen dugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila