Hortzaginen higienea

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Zientzia-fikziozko filmetan ere ez da horrelakorik ikusi; ezin imagina genezakeen teknologia berriek horretarako aukera emango zutenik. Eta, hala ere... egin daiteke. Estatu Batuetako ikertzaile batzuek lortu dute.... zer eta giza organoak inprimatzea!

* Hortzeria ezberdinak

* Hortz-motak * TXANTXARRA

* JAN-NEURRI EGOKIA

* HORTZEN GARBITASUNA

* FLUOROA

Ahoko patologiari jende artean ez zaio behar adina garrantzi ematen. Eta, ahoko eritasunak, hain zuzen, min-sortzaile moduan kontsideratu dira orain arte, eta ez osasunerako kaltegarri bezala.

Hala ere, gaur egun, ahoko patologiari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio. Izan ere:

  • Ahoko eritasunEk min handia ematen dute.
  • Txantxarrak eta gorputzeko eritasun batzuek (adib. nefritisak, endokarditisak, erreumatismo poliartikular akutuak, etab.ek) harreman estua dute.
  • Ahoko patologiaren tratamenduak garestiak dira. Prebentzioa ere ez da merkeegia, baina prebentzioan gastatzen den pezeta batek 25-50 pezeta aurrezten ditu tratamenduan.
  • Eskola-absentismoaren kausa dira oso sarri.

Hortzaginak

Txikitatik ohitu behar da umea hortzak otordu guztien ondoren garbitzen.

Janariak murtxikatzean, janari hauek ebaki eta zatikatzeko erabiltzen den aparatua hortzek eta haginek osatzen dute.

Gizakian eta ia ugaztun guztietan bi hortzeri mota bereizten dira:

  1. ESNE-HORTZERIA, hortz eta hagin erorkorrak
    Jaio ondorengo seigarren-zazpigarren hilabetean hasten dira ateratzen. Bi urte t’erdirako denak agertu ohi dira. 20 pieza dira eta iraunkorrak baino txikiagoak eta zuriagoak izaten dira.
  2. BIGARREN HORTZERIA, IRAUNKORRA edo BEHIN-BETIKOA
    Aurreko hortzeria poliki-poliki ordezkatzen du
    • Sei urterekin lehenengo atzeko hagina sortzen da.
    • Zortzi urterekin hortzak (ebakortzak, erdikoak gero albokoak)
    • Hamar urterekin aurreko haginak agertzen dira.
    • Hamaika urterekin letaginak
    • Hamabi urterekin agertzen da atzeko bigarren hagina.
    • Hamazortzi urterekin azkenagina edo zuhurragina

    Guztira 32 pieza dira.

  • EBAKORTZAK. Ertz zorrotzak dituzte, janariak ebakitzeko.
  • LETAGINAK. Hauek ere janariak ebakitzeko dira.
  • AURREKO HAGINAK (PREMOLAREAK)

Janariak birrindu eta zanpatzeko

  • ATZEKO HAGINAK (MOLAREAK)
  • Esne-hortzeria: 2 ebakortz, 1 letagin, 2 hagin (masailezur-erdian)
  • Behin-betiko hortzeria: 2 ebakortz, 1 letagin, 2 aurreko hagin eta 3 atzeko hagin masailezur-erdi bakoitzean
    2-1-2 (5 x 4 = 20 pieza)
    2-1-2-3 (8 x 4 = 32 pieza)

Bizkaian, Osasun-Plangintzako talde batek egindako ikerketa batean, Berrizeko populazioan, 1977-78an, datu hauek lortu ziren:

Zer da txantxarra? Hortzaginen asaldura edo nahasketa bat, eritasun bat; behin sortu ondoren, kanpo aldetik hortzaren barne alderaino doana. Tratamendurik gabe gaitz honek ez du irtenbiderik eta hortza guztiz txikitu eta apurtzeraino joango da.

Eboluzioan badira zenbait fase:

  • HASIERAKOA. Esmaltearen txantxarra: mantxa iluna, ez dago minik.
  • EGOERAKOA. Hotzak, beroak, azidoak eta azukreak mina dakar. Dentina ere ukitua dago. Hortza ukitutakoan ez du minik ematen, baina zuloa ukitutakoan bai.
  • KRONIKOA. Gaitza kroniko bihurtzen da, hortz-mamia ukitzeraino. Inflamazioa ere ager daiteke.

Nola sortzen da txantxarra? 4 faktore aipatuko ditugu: BAKTERIOAK, SUSTRAI egoki bat (azukrea), ESMALTEA eta DENBORA.

Bakterioek (estreptokokoek batez ere) azukrea deskonposatzen dute, azidoa sortuz. Azidoak esmaltea “jan” egiten du eta esmalte hau urtu ere egin daiteke denbora luzez gertatuko balitz.

Sustraia + Bakterioak + Ukipena + Azukreak = =TXANTXARRA

2 urteko haurretan %10ek txantxarrak ditu.
3 urteko haurrak, %40k txantxarrak ditu.
4 urteko haurretan, %55ek txantxarrak ditu.
5 urteko haurretan, %75ek txantxarrak ditu.

Gauza bera ondoren: 6-8-10-12 urterekin %20, %60, %85, %90.

Eskualde geografikoek ere ezberdintasun handiak dituzte.

1971n, txantxarrik gehien zituzten probintziak, proportzioan noski, hauek ziren: Logronio, Araba, Soria, Asturias, Nafarroa, Palentzia, Santander, Zaragoza, Gipuzkoa, Malaga, Huelva, Granada, Avila, Caceres eta Salamanca.

Prebentzioa

Gaur egun gure esku dauzkagun prebentzio edo tratamendu-neurri guztiak lehenago aipatutako faktore horien gain dihardute.

  • BAKTERIOen aurka. Txertoak, antiseptikoak.
  • SUSTRAIAren aurka. Jan-neurri egokia (azukreak gutxituz) eta ahoko garbitasuna (hortz-plaka deuseztatuz).
  • ESMALTEAn. Fluoroa, esmaltea gogortuz eta oreztapena (edo enpastea) esmalte izorratua kentzeko.

Ondoren bide horietako batzuk aztertuko ditugu.

Txantxarra azalera murtxikatzailean hasten da. Atera bezain laster dentistarengana jotzea komeni da.

Inork ez du ukatzen gaur egun azukreek txantxarraren sorreran duten eragina. Herri atzeratu edo gutxi garatutakoren bat garapen bidean sartzen denean, bere elikadura ere guztiz aldatzen da: ohiturak, propaganda, ... azukrearen kontsumoa asko hazten da eta honekin batera txantxardunen kopurua ere izugarri handitzen da.

Horregatik txantxarra zibilizazioaren gaitz bezala kontsidera daiteke. Zenbait herri ez industrializatutan, orain urte batzuk eritasun hau ez zen ia ezagutu ere egiten.

Kontutan hartzeko beste faktore bat, propagandak, etab.ek batez ere umeengan duten eragina da: gozoak, edari azukredunak, txikleak,...

Oso garrantzitsua da bestetik azukredun jakiak egunero zenbat aldiz erabili edo kontsumitzen diren jakitea. Hobe da azukre-kopuru berdina behin ahoratzea, egunean zehar bizpahirutan banatzea baino.

Azukre-mota ezberdinek duten itsaskortasuna. Azukre solidoak itsaskortasun txikiagoa du azukre likidoak baino. Adibidez sagarrak eta antzeko fruituek itsaskortasun txikiagoa dute toffee-itxurako karameluek baino. Hori dela eta, azukre hori kanporatzea askoz zailagoa da.

Kontutan hartzeko beste puntu bat zera da: janariek duten sakarosa-kontzentrazioarena. Ahal dela, sakarosa-kontzentrazio txikia duten janariak hartu behar lirateke

alde honetatik ere fruituak zerealak baino askoz hobeak dira

Edo, bestela, sakarosaren ordez beste gozakin batzuk erabili (xilitol, sorbitol, etab.). Suitzan, adibidez, erabiltzen dira.

Propagandari dagokionez, agian lege aldetik nolabaiteko neurri mugatzaileak hartzea eska liteke.

Umeentzat azukreen ordez, gomendagarriak diren jakiak, pipak, palomitak, erregaliza, arto errea, etab. aurkeztea hobe da.

Txantxarraren aurka ez du neurri honek gehiegizko eraginkortasunik. Hortzak garbitzen 3 4 urtetik has daiteke: hasieran gurasoen laguntzaz, teknika ongi ikas-ten duten bitartean. Geroxeago, bakarrik egin dezakete.

Jan-ondoren, aldi bakoitzean garbitu behar genituzte hortzaginak. Baina batez ere gauean, afaldu ondoren; azukreak eta beste elikagaiek denbora luzeagoa edukiko bait dute hortz-plaka osatzeko.

Hortzak eskuilatzeko teknika egokiak asko dira. Hemen posibilitate bat emango dugu; beste guztiak adina balio duena:

  • Lehenbizi eskuilatze BERTIKALA
  • ondoren AZALERA OKLUSALA garbitu
  • gero HORTZARTEKO ILDOAK
  • azkenik, ZETAZKO HARIA erabili.

Arrazoi askogatik, hortzak pigmentaturik ager daitezke. Ikus ditzagun arrazoi horietako nagusienak:

  • Burdina duten medikazioak edo tetraziklinak hartzeagatik
  • Epitelio-hondarrak. Hortza ateratzean irteten dira.
  • Elikagaiak, koloratzaileak etab. erabiltzeagatik.
Hortz iraunkorrak.

Lehen 12-14 urteetan fluoroa esmaltera batzen da eta honi esker, esmaltea erresistenteago egiten da.

Hortza eratzen eta sortzen ari den bitartean fluoroa ahotik eman daiteke, horrela irentsiz. Badira fluoroa eta bitaminak dituzten pastilak: VITAGAMA FLUOR (farmaziatan salgai). Badira fluoroa bakarrik duten pastilak ere (ez daude salgai gure artean): ZIMAFLUOR, adibidez.

Geroxeago, hortza sortua dagoenean, fluoroa ez da dagoeneko esmaltera batzen, eta horregatik aplikazio topikoak egin daitezke fluorozko gele deituarekin. Aplikazio hauek, oraingoz dentistak egiten ditu; 4 sesiotan (astean edo hilean behin) eta handik urtebetera beste sesio bat.

  1. Abrasioa, fluoroa esmaltearekin kontaktuan jar dadin.
  2. Hortzak ongi lehortu.
  3. Gele hori esponja bat bailitzan 5-10 minututan hor eduki, hortza ukituz.

Fluoroa esmaltera, bide desberdinez iritsi daiteke.

a) URAREN BIDEZ

  • Hau da biderik onena eta merkeena.
  • Ez da konplikaziorik dagoenik frogatu.
  • Jende guztiarengana helduko ginateke horrela. Eusko Jaurlaritzak, badirudi, ORTUELLA herri pilotu bezala hartuz, ura fluoratzeko asmoa duela. Horrela egin ez daitekeenean, ESKOLETAN egin daiteke.
  • Bide honetatik egun osoan zehar iristen da fluoroa esmaltera (ahoa eta hortzak garbitzerakoan, janariekin, etab.).
  • Fluoroaren kontzentrazioa neurri batzuen barnean mantendu beharra dago, tenperaturaren arabera. Normalean onartzen den kontzentrazioa parte bat milioikoa da (1 ppm). Honek, planta eta instalazio bereziak eskatzen ditu. Horregatik ura fluoratzea ez da partikular batek, bere kasa, egin dezakeen zerbait.

    b) GATZ FLUORATUZ

Bide hau Suitzako zenbait kantoitan erabilia izan da.

c) FLOUR-PILULEZ

Aurreko bide orokorrak posible ez direnean edo gure kasuan bezala lege aldetik ematen ez direnean, fluoroa zuzenean hortz-esmaltean aplikatzen da. Nola?

  • AHO-IRAKUZKETAK (enjuageak) eginez, fluoroa duten soluzioz.
  • Fluoroa duten HORTZOREAK erabiliz: merkatuan 10etik 9 horrelakoak dira.
  • Aplikazio topikoak eginez (lehen ikusitakoak)
Hortzaren egitura.

Hona hemen, Osasun-heziketako ekintza baten eredu bezala Eusko Jaurlaritzak eskolako hortz-higieneari buruzko kanpaina hasi eta gero gurasoei bidalitako gomendioen testua:

  1. Zure seme/alabari hortzak eta haginak nola zaindu behar dituen erakutsi zaio, bizitza guztirako iraun behar dute eta.
  2. Lagun iezaiozu, bada, etxean jan ondoren garbitu behar dituela gogoratuz; gauean batez ere.
  3. Ez ahaztu agian lehen zeuk eduki ez zenituen aholku edo kontseilu hauek orain zuretzat ere onuragarriak izan daitezkeela. Zure aho-higienea zain ezazu zeuk ere.
  4. 6 urterekin zure seme/alabak badu betiko izango den hagin bat. Bizitza guztirako manten dezan ahaleginak egin behar dituzu.
  5. Gogora iezaiozu zure seme/alabari asteazkenetan ikastetxean hortzari indarra emango dion FLUORO-konposatu batez ahoa garbitu behar duela.

Xehetasun bezala eskimalek bigarren mundu-gerra arte txantxarra zer zen ere ez ez zutela ezagutzen esan daiteke. Zibilizazio deituarekin lehen harremanak eduki zituztenean, honek dakartzan produktu kaltegarri guztien eraginez “HAGINEKO MINA” hitza asmatu beharrean aurkitu ziren.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.