Zafra Calvo, Noelia

Zafra Calvo, Noelia

Aldaketa Globala eta Garapen Sostengarriko doktorea Basque Centre for Climate Change

Krisialdi sozioekologikoaren ebidentziak

2019/09/01 Pascual GarcĂ­a de Azilu, Unai - Klima eta Natur Ingurunea / Basque Centre for Climate Change
Zafra Calvo, Noelia - Aldaketa Globala eta Garapen Sostengarriko doktorea

Nazio Batuen IPBES plataforma zientifiko arauemaileak bere azken txostenean adierazi du milioi bat espezie galtzeko zorian daudela planetan; zortzitik bat. Habitaten galera dago biodibertsitatearen galeraren oinarrian, Lurraren azaleraren % 75 aldatu baitugu jada gizakiok kolpeka, deforestazioz, nekazaritza intentsiboz, lurrak urbanizatuz, krisialdi klimatikoa eraginez… Munduko zingiren % 80 eta baso-azaleraren % 32 suntsitu dugu. Ondorioa: espezieen % 20 desagertu da 1900etik hona, eta beste % 13 desager daitezke datozen urteotan. Bitartean, munduko populazioa bikoiztu egin da; barne-produktu gordin globala, laukoiztu; eta nazioarteko merkataritza, produktuak munduko edozein herrialdetara eramatea edo handik ekartzea sustatzen duen hori, hamar aldiz handitu.

Hazkunde ekonomikoaren dogma albo batera utzi behar dela dio txostenak, sistema ekonomiko jasangarri bat izan behar dugula helburu. Baina zein dira krisialdi sozioekologiko horren azpian dauden arrazoi sozioekonomikoak? Zer politika jarri beharko lirateke abian? Eta, agian garrantzitsuena, nola egiten da hori? Ongizatea sakrifikatu beharko dugu?

Galdera horiei erantzuteko eskatu diegu Unai Pascual Garcia de Azilu ekonomialariari eta Noelia Zafra Calvo ingurumen-zientzialariari. Biak, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaileak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila