Portugal Gonzalez, Amaia

Portugal Gonzalez, Amaia

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gailurrak koskaz koska, sakelakoan

2012/09/17

Android sistema duten smartphoneetan hiru dimentsioko geolokalizazioa baliatu ahal izateko aplikazioa garatu du UPV/EHUko informatika-ikasle batek. Horixe izan ...

Balizko markatzaile bat, bularreko minbiziaren aurkako botika batentzat

2012/06/20

Bevacizumab (Avastin®) botikak bularreko minbiziaren aurka zer eraginkortasun duen aurresateko, biomarkatzaileak identifikatzen jardun dute Basurtuko Ospitaleko, Onkologikoko eta Donostia Ospitaleko zenbait ikertzailek. Sendagai horren erabilera ohikoa da ebakuntza egin aurreko tratamenduetan, odol-hodien hazkundea (angiogenesia), eta beraz, tumorearen hedapena, galarazten laguntzen duelako. Ikerketa honetatik abiatuta, litekeena da etorkizunean aukera egotea bularreko minbizia duen gaixo bakoitzak Bevacizumab botikarekin nola erreakzionatuko duen neurtzeko.

Begietako gaitzak tratatzeko bide berriak

2012/05/30

EHUko ikerketa-talde batek begietako gaitzei aplikatzeko gene-terapia metodo merkea eta segurua garatu du, bai eta horren erabilera in vitro eta ...

Epel uzten ez duten gailuak

2010/03/01 Portugal Gonzalez, Amaia - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urruti geratu dira Lurra laua zela uste zireneko garaiak. Ez dago munduaren bukaerarik. Baina geografia alde batera utzita, Fisterratik haratagokoak diruditen tokiak badaude gure planetan. Antartika edo Etiopiako Afar eskualdea, esaterako; munduko gune hotzena bata, beroena bestea. Jende gutxi erakartzen dute bi toki horiek, baina beti ibiliko da bertan ikertzaileren bat erantzun bila edo kirolariren bat erronka berri bat gainditzeko amorratzen. Eta gizakia non, teknologia han.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.