Jauregi, Mariaje

Jauregi, Mariaje

Elhuyar Fundazioa

Telebista eta publizitatea

1990/07/01 Jauregi, Mariaje -

Telebista-kateak, iragarleak eta publizitate-agentziak oso interesaturik egoten dira telebistako ikusentzuleak pantaila aurrean noiz eta nola egoten diren, zein emanaldi ikusten dituzten, etab... jakiteko. Izan ere, aurrekontu eta interes handiak bait daude hor jokoan. Eta halaber, ikuslego hori neurtzen duten institutuak ere hortxe daude tartean, zeinek datu fidagarriagoak emango.

Zooak. Etorkizuneko noeren arkak

1989/07/01 Jauregi, Mariaje -

Poliki-poliki, gizakia askotan berak eragindako animali (eta landare-) espezieen desagerketa geldi erazi nahian dabil. Mendeetan zehar, ehiza, animali trafikoa, basoen suntsiketa, etab. direla medio, milaka ugaztun, txori, narrasti eta anfibio desagertzeko zorian daude. Eta gatibu daudenen ugalketa eta hazkuntza dira zoritxarrez arriskuan dauden espezie hauen biziraupenerako aukera bakarra, dibertsitate genetikoa gorde nahi bada behintzat.

1989ko mundu-biztanleriaren egoera. Emakumeak lehentasuna

1989/06/01 Jauregi, Mariaje -
Nazio Batuen Biztanleri Fondoaren 1989ko txostenak, emakumearen, biztanleriaren eta garapenaren arteko erlazioak aztertu ondoren, emakumean inbertitzea dela etorkizunerako gakoa baieztatzen …

Bakarrik gobernatzen den etxea

1989/03/01 Jauregi, Mariaje -

Imajina dezagun ordenadoreak etxeko aparatu guztiak urrunera kontrolatzen dituela; telefono-dei batez lapikoa sutan jarri, berogailua piztu eta ikuzgailua martxan jarri ahal dugula. Demagun tresna horietako bat matxuratzen denean oharterazi egiten digula edota etxe barruaren eta kanpoaren arteko komunikazioa ahalbidetzen duela.

Hormigoiaren gaitza

1989/02/01 Jauregi, Mariaje -

Gaixotasun berezi bat hormigoi armatuzko egiturei erasotzen ari da. Eraikin-, zubi- eta errepide-ondare europarraren erdia, hormigoi barruko altzairuaren korrosioa jasaten ari da. Armadurak erortzen ari dira eta berehalako konponketa behar-beharrezkoa da.

Laborategitik gerra-frontera

1989/01/01 Jauregi, Mariaje -

Dagoeneko gerra, militarren eskuetan soilik egotetik fisikari, kimikari eta biologoen esku ere egotera pasatu da, hauek gaur eguneko benetako estratega bilakatu direlarik. Gas paralizatzaileak zein aluzinogenoak, hala toxinak nola birusak arma modernoen artean kokatu behar dira.

Sexuaren aukera genetikoa

1988/06/01 Jauregi, Mariaje -

Mendean zehar neska ala mutil jaiotzearen arrazoiaren bila ibili ondoren, azkenean zerbait argitu da. Cambridge-ko Biomedikuntz ikerketarako Institutuko ikertzaile-talde batek, emakumezkoaren eta gizonezkoaren jatorrizko diferentziak gene batek sorturikoak direla aurkitu berri du. Dirudienez, isolatu berri duten gene minuskulu hori da gizakiaren sexuaren arduradun.

Biogasa: Mozkin garbia

1988/02/01 Jauregi, Mariaje -

Gaur eguneko zibilizazioari atxekitzen zaion ezaugarrietariko bat hondakin produzitzaile izatearena da, eta egon badago arrazoirik horretarako. Izan ere, munduko hiririk handienetan, biztanle bakoitzak milaka kilo zabor produzitzen ditu urteko eta honek arazo latzak dakartza: Zer egin hondakin-mordo honekin?

Balio erantsiaren gaineko zerga

1986/06/01 Jauregi, Mariaje -

Hemen dugu jadanik, hainbeste hitz eragin duen eta eragiten ari den zerga misteriotsu hau. Espainiako Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzak, azaroa eta abendua bitartearen telebista bidez egindako iragarki-bonbardaketak ez du lortu jendearen beldurra uxatzerik. Izan ere, beste hogeitalau zergen ordezkoa den honen ezarpenak, nabariki arinduko bait ditu kontsumitzaileen poltsikoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila