Torregarai, Idoia

Torregarai, Idoia

Urak ubidetik irteten direnean

1999/04/01 Torregarai, Idoia -

Gipuzkoak aurten osatuko du ibaien gainezkatze-sarea Foru Aldundiak eraikiko dituen bi izarketa- edo neurketa-gune berriekin. Teknikarien arabera, sare hau estatuko osatuena eta Europako aurreratuenetako bat da. Bi izarketa-zentro berriak Oria ibaian (Lasarte-Oria parean) eta Añarbeko urtegiaren amaieran ipiniko dira. Izarketa-gune horietako sistemek denbora errealean emango dituzte ibaien emarien datuak. Horrela, gainezkatze-arriskua dagoenean berehala hartu ahal izaten dira behar diren neurriak. Emaria kontrolatzeaz gain, ordea, izarketa-gune hauek euria neurtu eta uraren kalitatea ere aztertzen dute.

Gatz iodatua bizitzaren gatza

1998/12/01 Torregarai, Idoia -

Iodoa oinarrizko elikagaia da gizakia eta gainerako animalia guztientzat. Ezinbesteko osagaia da nerbio-sistema zentralaren garapenerako eta ia gorputz osoko mintzetan zuzeneko eragina du. Adituek badakite iodo falta izateak arazoak sor ditzakeela osasunean eta, horregatik, hainbat herrialdetan dagoeneko neurriak hartu dituzte. Beste herrialde askotan, ordea, maila hau oraindik komeniko litzatekeena baino baxuagoa da. Horixe da Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua, populazioaren % 75ak ez baitu behar adinako iodo-kopururik hartzen. Arazo honi aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “Gatz iodatua osasunaren gatza” kanpaina jarri du martxan.

Iodoaren gorabeherak

1998/12/01
Iodo izeneko mineral hau ezinbestekoa da gorputzarentzat, lepoan aurkitzen den tiroides guruinak hormona tiroideak sor ditzan. Tiroideseko hormona hauek hazieran, …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila