Ruiz-Larrea, Isabel

Ruiz-Larrea, Isabel

Irakaslea eta ikertzailea Fisika Aplikatuko Saila II, EHU

Esku-pilotako piloten botea neurtzen

2018/09/27 Ruiz Gutiérrez–Solana, Sara - Fisikan graduatua
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Kirol guztietan, guztiz beharrezkoa da arautegi bat ezartzea materiala eta jolas-arauak finkatzeko. Euskal pilotaren kasuan, ez da erraza piloten arautegi bat ezartzea, hainbat materialez osatuta daudelako eta, gainera, eskuz egiten direlako. Guk esku-pilotaren modalitatea aztertu dugu, eta esperimentu bat diseinatu dugu, pilotaren boteak zer kalitate duen kuantifikatzeko.

Komunikazio-sareak, unitate-sistemak eta kalkulagailuak inken zibilizazioan

1999/12/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Gaur egun, ia ezinezkoa gertatzen zaigu ulertzea antzinako zenbait zibilizazioren kulturak nola hedatu ahal izan ziren hain lur-eremu zabaletan barrena, orduko komunikabide bakarrak ohiko garraiobide fisikoak zirela kontuan harturik. Nork pentsatuko luke, gaur egun, toki batetik bestera joateko automobila, itsasontzia edota hegazkina alde batera uztea? Nolakoa izango litzateke telefono, irrati edo telebistarik gabeko mundua? Postak ere aurrera egin du, eta fax eta ordenadore-sare handiekin batera, planetako edozein puntutan gertatzen denaren berri izan dezakegu.

"Comentarios Reales" liburuko zatia

1999/12/01
Hona hemen Garcilasok idatzitako “Comentarios Reales” liburuko VIII. kapitulutik hartutako zati baten moldaketa, quipuari buruz diharduena

Harri nekatuak

1999/10/01
Harrizko bloke handiak harrobitik erauztea, eta gero, toki batetik bestera eramatea buruzagi baten zuzendaritzapean diziplinaz eta iraunkortasunez egin beharreko lanak …

Inken harrobia

1999/10/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Zibilizazioek utzitako eraikuntza arkitektonikoak haien garapen-mailaren adierazle garbiak izan dira beti. Baliabide tekniko urriak zituzten herri batzuek egin ahal izan zituzten eraikuntza-lan konplexuak ikusteak, harridura eragiten du guregan. Batzuetan, antzinako teknikei buruz gaur egun dugun informazioa ez da behar bezain ona, batez ere idatzitako agiririk gabeko garaiei buruz ari bagara. Horrelako egoera dugu artikulu honetan hizpide. Inkak nagusi ziren garaiko Perura joko dugu —XV. eta XVI. mendeetara—, eta hiri bat nola eraiki ahal izan zuten azalduko dugu. Inperioaren hiriburuaz Cuzco-z, jardungo dugu eta inguruko zenbait herri ere ekarriko ditugu orriotara, hala nola, Ollantaytambo, Sacsayhuaman eta Machu Picchu, non intihuatana izeneko harri bereziak zituzten, Eguzkia harrapatzen zuten harriak, hain zuzen. Inkek harriak harrobietatik nola erauzten zituzten ikusiko dugu, baita behar zen tokira nola eramaten zituzten ere eta, bukatzeko, harriak nola paratzen eta leuntzen zituzten, azken emaitza dotoreak erdietsi arte.

Pistak marrazteko metodoak

1999/08/01
Lerroak egiteko erabili zuten metodoari buruzko teoria bat baino gehiago daude. Ikertzaile batzuen ustez, irudiak egiteko aski zen egile-taldeko kide …

Nazca-ko astronomi pistak

1999/08/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Nazcako eskualdea, Peruko hego kostaldean dagoena, ospetsua da inguru haietako ordokietan marrazturik dauden pista korapilatsuak direla eta. Pista horietako batzuek irudi itzelak eratzen dituzte; geoglifoak deritze irudi horiei, baina, seguruenik, ezagunagoa zaigu beste izen hau: Nazcako lerroak, alegia. Artikulu honetan, lerro horien gainean dugun informazioa bildu nahi izan dugu, batik bat, pisten jatorria eta erabilera
argitzeko asmotan.

Intihuatana: Eguzkia harrapatzen duen harria

1997/02/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Inkek, antzina Perun bizi izan zen herriak, denbora neurtzeko beren modu berezia zuten. Denbora ezagutzea funtsezkoa zen haien bizimodurako, horrek finkatzen baitzien lurra noiz landu, hazia noiz erein eta uztak noiz bildu. Halaber, jainkoei egindako gurtza erritualak eta bestelako jaiak ospatzeko egunak ere ondo zehaztuta zituzten inkek. Herri primitiboa zen eta beraien jakinduria sinesmen mitologiko korapilatsuei eta Lurraz kanpoko indarrei lotuta ageri zen beti. Hala ere, harritzeko moduko zehaztasunez jakin zitzateketen urteko egunak nahiz solstizio eta ekinozioak. Horretarako, intihuatana izeneko harriak erabili ohi zituzten. Harri horiek granitozkoak ziren eta egokiro orientatuta zeudenez, eguzki-erloju gisa jokatzen zuten: Eguzkia “harrapatu” egiten zuten.

Obelisko baten historia

1996/11/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Egiptoko obelisko bat Parisen ikusi nuen lehenengo aldiz, Concorde enparantzan hain zuzen ere. Zementuzko eraikin berriz beteta dagoen hiri zaratatsuaren erdi-erdian dago zut Ramses II.aren obelisko ikusgarria. Berau, zapaldutako piramide-itxura duen eta inskripzio hieroglifikoz hornituta dagoen granito arrosazko bloke monolitikoa da. Geroago, Europako beste hiriburu batzuetan ere ikusi ahal izan ditut obeliskoak, hala nola, Londres eta Erroman. Egiptoko kulturarekin zerikusirik ez duten halako hirietan obeliskoak ikusteak txundituta utzi nau beti.

Denbora-unitateak antzinako Indian

1992/06/01 Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea
Igartua, Josu Mirena -
Gaur egungo denbora-definizioak naturalki finkaturiko kontzeptuak eta arau zehatzak eta unibertsalak erabiliz zehaztasun handiz definitu direla pentsa daiteke.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila