Arturo Elosegi Irurtia

Arturo Elosegi Irurtia

Ekologiako katedraduna Zientzia eta Teknologia Fakultatea. EHU

Euskal Herriko basoen osasuna

2021/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna
Aitziber Sarobe Egiguren - Biologian doktorea

Azkenaldian kostaldean egiten ari diren eukalipto-landaketek kezka sortu diete aditu askori. Haien ustez, inpaktu bortitza eragiten dute Euskal Herriko baso-ekosistemetan, eta aldaketa kezkagarriak ekarriko dituzte tokian tokiko biodibertsitatean, ibai eta erreken hidrodinamikan zein fauna eta landaretzan. Eztabaida lehendik dator, ordea. Intsinis pinuen gaixotasunak abiatu zuen jada, eta eukalipto.landaketek leherrarazi dute oraingoan.

Basogintza-eredua dago mahai gainean, eta, horri heltzeko, aurretik erantzun beharreko galdera asko daude: Zeri esaten diogu baso eta zeri ez? Zerk egiten du osasuntsu eta zerk zaurgarri? Zein funtzio ekosistemiko bete behar ditu basoak? Abiapuntu modura, galdera hau egin diegu ibilbide luzeko bi adituri: zein da Euskal Herriko basoen egoera?

Zientziak galdera guztiei erantzungo al die?

2010/07/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Zientziak galdera guztiei erantzungo al die? Hori galdetu dit kazetari batek elkarrizketa batean (posta elektronikoz egin baitugu). Ez diot traza onik hartu. Ez dakit paranoikoegi ez ote nabilen azkenaldian, baina galdera horren atzean hiru galdera sumatu uste izan ditut: bata jakin-minez egina, bigarrena ezjakintasunez eta hirugarrena jakin nahi ezik. Hirurei erantzuten saiatuko naiz.

Engainuaren industria

2010/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Ez dago engainatzeko errazagorik nork bere burua baino. Begira bestela gaitasun paranormalak dituztela uste dutenei, edo eguraldia tenporen bitartez iragartzen dutenei. Batzuetan nork bere burua engainatzeak ez dakar kalte handirik, hala nola norberaren haurrak polit eta argienak direla uste denean. Baina maiz kalte handiak ekar ditzake engainuak. Osasungintza da honen adibide argiena.

McDonald's ala Arzak?

2010/03/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Nature aldizkari ospetsuan ekosistema berrien aldeko artikulu bat atera da, alegia, espezie exotikoz eratutako ekosistemen aldekoa. Elhuyarko lagunek honen gaineko iritzi-artikulu bat eskatu didate. Nori eta niri, zinemako esaldirik biribilena Clint Eastwoodek behin botatako hura dela uste duenari. Ez dakit gogoan ote duzun, baina tipo batek ez dio, bada, bota Clinti berak beste iritzi bat duela? Clinten erantzuna: "iritziak uzkiak bezalakoak dira, nork berea du". Uzki-bistan geratzeko arriskuan nabilela jakinik ere, ezin ezezkorik eman Elhuyarkoei, eta nire iritzia idatziko dut. Baina argi utziz ez duela beste edonorenak baino gehiago balio.

Skinner-en usoak

2010/01/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

BF Skinner (1904-1990) psikologo amerikarrak usoak ikertu zituen garunaren oinarrizko mekanismoak aztertzeko. Usoak kaiola batean sartu, eta, aleak emanez sarituta, jokabide bitxiak egiten irakastea lortu zuen. Hala ere, bere aurkikunde sonatuena usoak kaioletan sartu eta aleak automatikoki makina batez askatuta egin zuen. Aleak modu erregularrean zein zoriz askatuta, usoek jokabide bitxiak garatzen zituzten. Kasualitatez uso batek hegoak zabaltzeko unean erori zela alea? Usoa hegoak zabaltzen hasten zen, eta, noski, azkenean beste ale bat erortzen zen. Horrek usoaren jokabidea indartu egiten zuen, eta hegoak zabaltzeko "teknika" ustez gero eta hobeak garatzen zituen, nolabait makina aleak askatzera behartu nahirik edo. Skinnerren ustez, esperimentu hark azaltzen zuen nola sortzen den sineskeria.

Bizitza belar-itsasoan

2003/02/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Telebistan behin eta berriro ikusi ditugu sabana afrikarreko irudiak: ugaztun-talde amaigabeak larreetan barrena, bazka bila, etengabeko migrazioan. Horien antzekoak ziren garai bateko estepak, klima hotzagoetan garatzen diren larreak, bertan biltzen baitziren munduko ugaztun ugarienetako batzuk: bisonteak, gazela mongoliarrak, basazaldiak eta abar. Gaur egun, munduko estepa gehienak desagerrarazi egin ditugu, baina zenbait leku urrunetan oraindik suma daiteke ekosistema horien behinolako aberastasuna. Ikus dezagun, bada, zer diren eta nola funtzionatzen duten.

Klonazioa dela eta ez dela

2002/04/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Duela hiru urte, aldizkari honexetan giza klonazioaren aldeko iritzi artikulu bat idatzi nuen ( Elhuyar Zientzia eta Teknika , 139), ez bereziki alde nengoelako, aurkakoen argudioak funtsik gabeak iruditzen zitzaizkidalako baizik. Geroztik denborak aurrera egin badu ere, eztabaidak bere horretan dirau. Oraindik ere ez dut inolako asmorik nire burua klonatzeko, baina klonazioaren aurkarien izuikarei susmo txarrak hartzen dizkiet.

Eremu egarrituak

2000/08/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Esamolde zaharrak dioen bezala, ura bizia da. Hala ere, gure munduko eremu handietan zenbait izaki oso ur gutxirekin bizitzera moldatu dira. Landare urriko eremu hauei euskaraz basamortu deritze, izen ezin desegokiagoa, mortutik asko duten arren gehienek basotik ez baitute deusik.

Zuhaitz-igelarekin bueltaka

2000/02/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna
Hegoaldeko zuhaitz-igela kantu ozeneko igeltxo berdea da, Europako hego-mendebaldean bizi dena.

Egur-metaketak ibaietan

1999/01/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna
Beste zenbait eskualdetan (batez ere Estatu Batuetako mendebaldean) ikusi ahal izan denez, ibaira erortzen diren zuhaitz hilek askotan egur-presak eratzen ...
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.