Boneta, Jon Andoni

Boneta, Jon Andoni

Aranzadiko Astronomia Saila

1996/11/01 Boneta, Jon Andoni -

Lehen aldiz duela sei urte antolatu zirenetik, gauzak erabat aldatu dira. Donostiak Aranzadiko Astronomia Sailari esker izan du hainbat fenomenoren berri. Zalantzarik gabe,urriko Astronomia Ihardunaldiak zaletu askoren egutegia finkatu du;ikusi besterik ez dago, irakurle, urtetik urtera elkartzen den jende-kopurua gero eta handiagoa dela. Horri erantzutearren, eskaintza gero eta osatuagoa da: hitzaldiez gain, SEAren II. Bilera Zientifikoa egin da aurten Donostian eta, zuetariko askok jakingo duen bezala, erakusketa arras interesgarria ere antolatu da. Hitzaldi hauei buruz eta Sailaren ibilbideari buruz hitz bi egiteko eskatu diogu Jon Andoni Bonetari, Sailak duen arrakastaren errudunetako bati. Donostian urrian burutu berri diren Astronomia Ihardunaldiak aitzakia hartuta, Aranzadiko Astronomia Saila hobeto ezagutzeko aukera dugu oraingoan. Egia da, irakurle, ez da aldizkari honetan agertzen den lehen aldia, baina, ba al dakizu nortzuk diren? edota, zer diren?

Ikuskizunek liluraturik

1996/05/01 Aranzadiko Astronomi Saileko kideak -
Boneta, Jon Andoni -

Azken bolada honetan astro guztiak gure alde jarri direla pentsa dezake norbaitek. Eta horrela da, astronomiari dagokionez. Hasteko, Hyakutake kometaren bisita ahaztezina izan genuen eta egun batzuk geroago, Ilargi eklipse osoa ikusteko parada ere izan genuen. Astronomizalerik porrokatuenaren gogoak asetzeko moduko egunak izan ditugu, hortaz.

Adi apirileko eklipseari!

1996/03/01 Boneta, Jon Andoni -
Millet Mendibil, Miren -

Hurrengo apirileko 3tik 4ra bitarteko gauean Ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugu. Eklipsea asteazkenean, hilaren 3an hasiko da hamaikak aldera eta ostegunean goizeko 5etan bukatuko da. Gainera hurrengo eguna jai izango denez, gau aproposa izango da zeruari begira jartzeko, eguraldiak laguntzen badu behintzat.

Iruñetik ortzeari begira

1994/10/01 Boneta, Jon Andoni -
Razkin, Patxi -

Gizakiak betidanik begiratu dio zeruari liluratuta, ortzean ikusten zuena ulertu nahian. Gaur egun horretarako ez dugu hotzak edo eguraldiaren menpe egon beharrik; ezta ehundaka urte fenomeno astronomikoen zain egon beharrik ere. Aski da aulki eroso batean esertzea, kupularen azpian, naturak eskaintzen digun ikuskizunaz gozatzeko.

Shoemaker-Levy 9 kometaren azken urratsak

1994/07/01 Boneta, Jon Andoni -
Razkin, Patxi -
Uztail honetan ikaragarrizko talka egingo dute Jupiter planetak eta kometa batek. Astronomiaren historian ez da inoiz horrelakorik ikusteko aukerarik izan; …

Maiatzean zeruari so!

1994/05/01 Boneta, Jon Andoni -
Razkin, Patxi -

Atzean geratu dira siriarrak, grekoak, egiptiarrak eta erromatarrak izutzen zireneko garaiak. Ilargiak, gose zen bakoitzean, Eguzki erregeari hozka egiten zion; hozka eginda ere osorik irteten zen errege ahaltsuari, hain zuzen. Maiatzak 25eko Ilargi-eklipsearen datuak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila