Zurrupadatxo bat historia

A. Korpisaari

Tiahuanacoko zibilizazioaren aztarnak aurkitu dituzte Boliviako Titikaka lakuaren ertzean. Oraingoan, margo ederrez hornituriko pitxerrak aurkitu dituzte arkeologoek, duela 1.000 urte ingurukoak. Pitxer horiek ez dira arruntak, ordea.

Izan ere, Tiahuanacoko biztanleen buruak hainbesteko xehetasunez landurik dauzkaten pitxerrak ez dira sarritan ikusten. Antza denez, Titikakako txarroak bertako jendearen itxuraren eta janzkeraren erakusgarri izan daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila