Zorizko eboluzioa

Zorizko eboluzioa
2008/07/01 | Elhuyar

Michigango Unibertsitateko ikertzaile batek 20 urte eman ditu Escherichia coli bakterioaren belaunaldiak aztertzen, etenik gabe. Guztira, 40.000 belaunaldi ikertu ditu, eta, tartean, ale batzuk izoztu ditu, prozesuaren une jakin batzuen argazkia gordetzeko. Ikerketa PNAS zientzia-aldizkarian argitaratu du, eta ondorioetako bat da eboluzioaren prozesuan pauso batzuk zoriz gertatzen direla. Ikerketa lagungarria da eboluzioa determinista edo zorizkoa ote den argitzeko.

1
244
2008
7
022
Eboluzioa; Mikrobiologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila