Zikoina Donostian

Irailek 21ean, goizeko zortzi t'erdietan Donostiako Antigua auzoan, seminario ondoan, zikoina agertu zen.

Joan den iraileko 21ean, goizeko zortzi t'erdietan Donostiako Antigua auzoan, seminario ondoan, zikoina agertu zen. Irudian ikus daitekeenez, teilatu-gailurrean pausatu eta bertan ordu laurdenen bat igaro zuen. Ez da, ez, Gipuzkoako itsas ertzean egunero ikusten den hegaztia.

Agian hegoaldetik galduta iritsiko zen itsas aldera, edo agian Parisetik norbaiti opariren bat ekartzera. Batek daki!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila