Zesio-maila atmosferan

IPSN edo Babes eta Segurtasun Nuklearrerako Institutuaren arabera, atmosferan zesio 137 elementuak sortutako erradioaktibitate artifizialak azken hogeita hamabost urteotako mailarik txikiena du. Metro kubiko aireko 0,9 mikrobecquerelekoa da oraingo maila.

Erradiazio nuklearra igortzen duen elementu artifizial hau batetik atmosferan arma nuklearrekin egindako saiakuntzetatik eta bestetik Txernobilgo istriputik zabaldu da atmosferara. Urte-sasoiaren arabera ere, kontzentrazioa aldatu egiten da. Udan, hain zuzen, neguan baino sei edo zortzi aldiz txikiagoa izaten da kontzentrazioa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila