Zergatik flotatzen du hautsak ilargian?

1960ko hamarkadan ikusi zen lehenengoz Ilargian flotatzen duen hauts-geruza, Surveyor zundari eta Apolo misioko astronautei esker, baina orain arte ezin izan zaio azalpenik eman fenomeno bitxi horri.

Ilargian ez ezik, asteroideetan, planeten eraztunetan eta espazio-ontzien inguruan ere fenomeno bera gertatzen da. Dirudienez, esekitako hauts-geruza Eguzkitik iritsitako fotoi ultramoreek eragiten dute. Fotoien eraginez hauts-partikulek elektroiak galtzen dituzte eta positiboki kargatuta geratzen dira.

Aldi berean, azaleko arroketako elektroiak gaineko hauts-aleetara pasa eta horiek negatiboki kargatzen dira. Azkenean, negatiboki kargatutako hautsa lurrean geratzen da eta karga positiboa duenak, berriz, zorutik metro batzuetara flotatzen du.

Ilargiaren karga positiboak flotatzen ari den geruza aldentzea eragingo du eta grabitazio-indarrak, berriz, erakarri egingo du. 30 bat zentimetroko hauts-geruza, ondorioz, esekita geratzen da, orekan.

Colorado Unibertsitateko ikertzaileek azaldutako teoria laborategian egiaztatu nahi izan dute eta hauts-partikula positibo eta negatiboak azaldu bezala eratzen direla behatu dute. Hala ere, esekitako geruza kopiatzea oraindik ez dute lortu. Fenomenoa ondo ulertuz gero, lor daiteke hautsak satelite eta zundetako sentsoreak, teleskopioetako lenteak, astronauten jantziak eta abar ez hondatzea.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.