Zango elektronikoak

Blatchford

Elhuyar aldizkariaren ale honetan bertan, gure gorputza osatzeko moduko material plastikoen inguruko ikerketa eta berrikuntzek daramaten bidea ezagutzeko aukera izango duzu. Baina, txoko honetara beste arlo osagarri bateko berri bat ekarri nahi dugu: zango elektronikoena. Beste hitz batzuetan esanda, “protesi adituak”. Zangoa moztu ondoren, ordezko protesi zurrunaren ordez higitzeko moduko zangoak probatzen hasiak dira.

Bost motelgailu pneumatiko programatu ditu zangoak, abiadura desberdinetan ibiltzeko aukera ematen dutelarik. Belauneko sentsoreak flexio-maila neurtu eta mikroprozesadorez kontrolatutako balbula batek presioa egokitzen du. Presioa altua denean, belauneko higidura azkartu egiten da eta, ondorioz, ibilkera ere azkarragoa izan daiteke.

Aurrera begira, sistemak duen litiozko bateriaren bizitza (orain 10 hilabetekoa) nola luzatu aztertzen ari dira. Horretaz gain, Japonian martxan jarri dituzten ereduetan belaunikatzera heltzeko aukera ere garatu nahi omen dute; Ekialdeko kulturetan, gurean baino askoz ere ohizkoagoa baita.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.