Web-zerbitzari txikiena

Massachusetts-eko Unibertsitateko Hariaharasubrahmanian Shrikumar ikasleak orain arteko web-zerbitzarietan txikiena egin du; poxpolu-buruaren tamainakoa.
Eta ez hori soilik; dolar bakarra besterik ez zaio kostatu. Diseinuaren oinarria PIC deritzon txip mikrokontrolatzailea da. Bere zeregina Interneti konektatuta egotea eta World Wide Web-ean informazioa eskaintzea dira.

Sistema egiteaz gain softwarea ere prestatu behar izan du eta, beraz, ordenadore txikiak 256 byteko memoria eta berezko sistema eragilea ditu. Zerbitzari gisa ez du teklatu edota pantailarik behar, baina beste ordenadoren baten bidez lan egin dezake. 1999.eko uztailaren 14an sarera konektatu zutenetik 56 herrialdetako 6.000 erabiltzaileren 45.000 web-orriren zerbitzari izan da. Orriak erabiltzeko modua eta irudiak jartzen ditu nahi duenaren eskura.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila