Ur minerala ez da beti behar bezain purua

Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ur mineralen marka batzuen botiletan kontaminazio fekala atzeman dute. Ikerketa Suitzako elikagaien laborategi batean egin da, eta Europako dendetan saltzen diren 29 ur mineral markatatik 11tan, Norwalk motako birusak atzeman dituzte. Hain zuzen, birus horiek dira urdaileko minen % 90en errudunak. Infekzioaren sintoma nagusiak goragalea, beherakoa eta ondoeza izaten dira eta adinduetan, berriz, ondorio larriagoak dituen gastroenteritisa eragiten dute birusek.

Ur mineralen industriek merkaturatzen duten uraren purutasuna aldarrikatzen dute, eta, haien esanean, ikertzaileek erabilitako teknika ez da egokia uraren kutsadura detektatzeko. Eztabaida hor dago, baina lehendik ere kanileko ura botilatutakoa bezain ona edo hobea dela jakina bazen, orain agerian gelditu da merkaturatzen diren ur mineralen garbitasuna aztertzeko eta kontrolatzeko beharra.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila