Untzia luzatuz

Dana Gloria Kopenhage eta Oslo lotzen zituen ferrietako bat zen. 300 kamarote zituen, 230 ibilgailu eraman zitzakeen eta 153,10 metroko luzera zuen. King of Scandinavia izeneko ferriak haren tokia hartu zuen linea berean. Honek 542 kamarote dauzka, 275 ibilgailu eraman ditzake eta 173,30 m neurtzen ditu. Zer interes dute datu hauek ordea?

Bi untzi hauek bat direla da gauza garrantzitsua. Dana Gloria erdibitua izan zen eta ondoren prefrabikatutako bi gorputz-bloke erantsi zitzaizkion. Horrelaxe, mila tona gehiago pisatzera eta 22,20 metro gehiago neurtzera pasatu da. Berrikuntzen ondoren izena aldatu egin diote.

Untzien luzamendua gauza bitxia badirudike ere, ez da horren ohizkanpokoa eta gero eta gehiago dira prosezu hori jasaten duten untziak. Gainera, luzamendua ez da ferrietara bakarrik mugatzen gauza berdina egin liteke petrolio-untzi eta garraio-untziekin esaterako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila