Unitate ibiltaria

Beltxargak atzean daramana irrati-transmisore txiki bat da. Bristolgo Unibertsitatean beren ibilbidearen nondik-norakoak zuzenean ezagutu nahi omen dituzte eta horretarako jarri diote aipatu aparatua. Britainia Handitik Errusiara joateko, zortzi aste inguru beharko ditu beltxarga-taldeak. Horri buruzko informazioa bada, zuzenean jasoko dute aurten

Bai irakurle, horrelaxe da: Mediterranioko poluzioa lehorrean sortua da eta itsasertzetik isuritzen dira poluitzaileen % 80-90. Datu horiek eman ditu argitara Mediterranio itsasoa babesteko eratu den nazioarteko batzordeak. Bertan ordezkaturik daude inguruko herrialde gehienak, hau da, poluzioarekin zerikusi zuzena duten ia eragile guztiak. Batzordeak plazaratu duen txostenaren arabera, isuritako poluitzaile gehienak identifika daitezke; farmakoak, papera eta ongarriak ekoizten dituzten industriak dira isuritako poluitzaileen erdia baino gehiagoren erantzule zuzenak. Gainerakoak hiri-hondakintzat har daitezkeela uste dute batzordeko adituek eta txostenak jaso duenez, bereziki kezkagarria, uda partean isuritzen den poluitzaile-kopurua da. Jakina, turismoak zerikusi zuzena du Mediterranioko poluzioarekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila