Umetoki-transplante arrakastatsua saguetan

Bikoteen % 15 inguru ez dira ugalkorrak. Batzuetan, ugaltzeko ezintasun hori umetokiak malformazio sendaezin bat duelako edo erauzita dagoelako gertatzen da. Kasu horietan, ezin da ezer egin.

Hala ere, Suediako Goteborg Unibertsitateko ikertzaileek egin duten lanaren ondoren, baliteke egunen batean umetoki-transplantea posible izatea. Oraingoz, saguetan lortu dute umetokia transplantatzea. Gainera, transplantea egin zitzaion saguari ez zioten bere umetokia kendu, eta bi umetokietara fetu-kopuru bera transferitu ondoren, ikusi zuten bere umetokian hiru fetuk eta transplantatutakoan bakarrak egin zutela aurrera.

Gero, ernarialdia gelditu egin zuten, eta, beraz, ez dakite transplantatutako umetokian hazitako fetua jaiotzera iritsiko zen, baina lehenengo faseak, behintzat, gainditu zituen. Ikerketa Journal of Endocrinlogy aldizkari espezializatuan argitaratu da.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.