Txontek ongi elikatutakoak nahiago dituzte

Australiako txonta marradun arrak ongi elikatutako emea nahiago izaten du normal elikatutakoa baino. Eskoziako Glasgow hirian egin dute hori erabakitzeko saiakuntza. Txonta-talde bateko emeak aparte hartu eta bi taldetan banatu dituzte. Arrek ikusi ere egin gabe, lehen taldeko emeak normal elikatu dituzte.

Artatxikia eman diete, eta beste ezer ere ez. Bigarren taldekoei ordea, artatxikiaz gain proteina-gehigarria ere eman diete. Gehigarri horri esker kumeak indartsuagoak izaten dira.

Bi aste igaro ondoren, talde bakoitzeko eme bana ipini dute arraren aurrean. Behin eta berriz egin dute saiakuntza hori eta arrek hirutik bitan ongi elikatutako emea nahiago izan dute, nahiz eta pisuz eta itxuraz bi taldeetako emeak berdinak izan.

Animalia monogamoengan eta Australiako hegazti hauengan zereginak alderantziz betetzen dira, hau da, arra da (eta ez emea) bikotekidea aukeratzeko eta ondorengoak osasuntsuak izan daitezen zorrotz eta estu jokatzen duena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila