Txinan arrakasta handia dute landare transgenikoek

"Garapen-bidean egoteko, diru asko bideratzen du Txinak landare transgenikoen teknologiara" dio Nature aldizkariko albiste batek. Baina ez hori bakarrik; 1999an, adibidez, guztira 112 milioi dolarreko inbertsioa egin zen lurralde horretan. Arlo horretan gehien gastatzen duen herria estatubatuarra da: 3.000 milioi dolar 1999an. Europan, aldiz, janari transgenikoen aldeko jarrera ez da ohikoa.

Txinan, gobernuak ordaintzen ditu esparru berri horretan egin beharreko ikerketak. Estatu Batuetan ez bezala, ingurumena zaintzeko ahaleginek dute ikerketa horretan lehentasuna; dagoeneko, zabaldutako 65 lantegiek betetzen dituzte ingurumena zaintzeko arauak, Estatu Batuetan baino 15 gehiagok.

"Kontsumitzailearen segurtasuna ez da hainbeste zaintzen, ordea" esan du Scott Rozelle-k, nekazaritza-gaietan ekonomialari estatubatuarrak. Dena dela, Txinako ikerketan, gaixotasunekiko edo drogekiko erresistenteak diren landare transgenikoak hobesten dira; mendebaldeko herrietan, ordea, mozkin ekonomikorik handienak eman ditzaketenak dira nagusi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila