Tximinoen eta gizakien arbasoak asiarrak

Gizakia jatorrian afrikarra da, baina litekeena da antropoide guztien adar ebolutiboa Asian sortu izana, Afrikara zabaldu baino lehen. Myanmarren aurkitutako primate baten hortz fosilak, duela 37 milioi urtekoa gutxi gorabehera, hipotesi hori indartzen du. Espezie berritzat hartu dute zientzialariek, eta Afrasia djijidae deitu diote. Baina Libian lehenago aurkitutako Afrotarsius libicus primatearen hortzekin konparatu dutenean, antzekotasun oso handia aurkitu dute, eta bi aztarnak espezie berarenak direla ondorioztatu dute Pittsburgh-eko Historia Naturaleko Carnegie Museoko ikertzaileek. Bi fosiletako datazioak ikusita, litekeena da espeziea Asian sortu eta gero Afrikara zabaldu izana.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila