Txikiak eta gihartsuak

Gizakiaren egitura fisikoa ez zen urte luzez bizitzeko diseinatu. Eta, hala izan balitz, Illinoisko Unibertsitateko aditu baten arabera, orain nano txiki eta gihartsuaren itxura izango luke. Egitura horrekin, ehun urtera osasuntsu iristeko gai izango ginateke eta ez genituzke zahartzaroaren ondorioz sortutako horrenbeste gaixotasun ezagutuko. S. Jay Olsanskyren ustez, gure gorputzak ugaldu eta seme-alabak zaintzeko behar den denbora justua irauteko eboluzionatu zuen; orain denbora gehiago bizi bagaitezke, gure arbasoek zailtasun handiak gainditu behar izan zituztelako eta horretarako beharrezkoa zen sendotasuna lortuz eboluzionatu zutelako da.

Orain bizi garen antzera bizi izan bagina hasieratik, oso egitura desberdina izango genuke: begien eta garunaren arteko konexio hobea, belarri handi mugikorrak, kurbadun lepoa, aurrerantz okertutako gorputz-enborra, hezur eta gihar handiagoak, gorputz-adar motzagoak, atzerantz oker daitezkeen belaunak, etab.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila