Txerri-gibela jan eta dopatu!

Portugalgo Albaitaritza Ikerketarako Laborategian egin berri duten ikerketa baten arabera, txerri-gibela jaten duten atletek positibo emateko arriskua dute antidoping kontroletan. Dirudienez, zikiratu gabeko ordotsaren gibela janez gero, gernuan azaltzen den nandrolonaren metabolito-maila kontroletan baimentzen dena baino 10-100 aldiz handiagoa izan daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.