Txartel elektronikoak biriziklatzeko proiektua

Txartel elektronikoak birziklatzea oso zaila da, pieza txiki asko, soldadurak, etab. dituztelako. Baina horixe da mundu mailako proiektu garrantzitsu batek lortu nahi duena eta proiektu horren partaide da Gaiker zentro teknologikoa. Lehenik, txartel elektronikoetatik berriz erabil daitezkeen osagaiak banatu nahi dira eta, ondoren, gelditzen diren materialak birziklatu. Proiektuaren helburuetariko bat zirkuituetako beruna ordezkatzea da. Bide batez, birziklatze-prozesuan txartel elektronikoetan dauden material baliotsuak berreskuratu nahi dira; besteak beste, urrea, zilarra eta platinoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila