Tigrea, tigrea!

Txinako Animali Babeserako Elkarteko buru den Kian Januen-ek esan duenez, mendi eta larretako Mantxuriako Tigrea desagertua da jadanik. 1987.ean eginiko airetiko behaketan ez da Txinako iparrekialdean tigre hauen arrastorik ikusi. 1970.eko hamarkadan eginiko azterketan zazpi bakarrik aurkitu ziren.

Tigre hauek desagertzearen kausak beren ingurugiro naturala hondatzea eta gehiegi ehizatzea izan dira. Oraindik ere, 20 Mantxuriako tigre bizi dira Txinako zooetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila