Tigrea salbatzeko era

Naturaren babeserako WWF erakundeak tigrearen egoera larria eta honen kontserbaziorako taldeen ekimenen porrota salatu ditu abuztuan. Zenbait zientzialarik egindako ikerketetan tigreen kopurua egun 1900. urteko kopuruaren % 5 besterik ez dela jakin ahal izan da. Bestalde, azpiespezie ezberdinen dibertsitate genetikoa gordetzeko ahalmenak espezieari kalte egiten diola esan dute. Kontserbazio-taldeak tigrearen azpiespezie ezberdinak mantentzen saiatu dira eta, ondorioz, tigrea populazio txikiko erreserba sakabanatuetan bizi da, kalitate genetikoa jaitsi egin delarik.

Zientzialari hauen ustez habitat sakabanatuen artean "korridore naturalak" sortzea beharrezkoa da tigrearen dibertsitatea bultzatzeko, azpiespezieak galduko badira ere. Ideia hauetan oinarriturik, WWF erakundeak India, Indotxina eta Asiako hego-mendebaldeko habitat ugari aztertu ditu eta hauetatik egokienak aukeratu ditu aurrerantzean kontserbazio-estrategia berri bat hasteko asmoz.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.