Tenperatura-aldaketak Kanbriarraurreko ozeanoetan

Tenperatura-aldaketak Kanbriarraurreko ozeanoetan
2006/12/01 | Elhuyar

Kanbriarraurrean (orain dela 3.800-570 milioi urte) urpean zeuden sedimentuak aztertu dituzte, eta ikusi dute garai hartan ozeanoetako uraren tenperatura asko aldatu zela, 70 ºC-tik 20 ºC-ra, gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du denbora-tarte horretan klima-aldaketa zorrotza gertatu zela Lurrean. Hori kalkulatzeko, urpeko sedimentuetako oxigeno-18 eta silizio-30 isotopoetan oinarritu dira, lotura baitago isotopoen eta tenperaturaren artean. Eta isotopo batek zein besteak emaitza berdinak eman dituzte.

1
226
2006
12
024
Ozeanografia; Klimatologia
Berriak labur
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila