Telebista numerikoa zuzenean

Joan den maiatzean lehen aldiz telebistaz programa baten transmisioa numerikoki (digitalki) egin zen. Europako futboleko kopa zela eta, Munichetik Parisera (TF1-eko egoitzara) “Telecom 1C” satelite bidez bidali ziren seinaleak. Segundoko 8,448 milioi biteko informazioa kodetu zen transmisio horretan.

Geroxeago, Suitzan Montreux hirian ekainaren erdialdera telebistari buruz egindako symposiumean, satelite gabe transmititutako telebista numerikoaren probak egin ziren, Frantzian kokatutako igorle batez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila