Teknopolis saioak Robotikerren sarien aipamen berezia jaso du

Zientzia eta teknikaren dibulgazioan zorrotza, irakurle-hartzaile arruntarentzat atsegina eta teknikoagoarentzat aberatsa izatea lortzen duten kazetaritza-lanak sustatu nahi dira sari hauekin.

EITB

Robotikerrek antolatutako De la Economía Industrial a la Sociedad Digital kazetaritza sariak banatu dira eta Elhuyarrek prestatu eta ETBk eskaintzen duen Teknopolis saioak epaimahaiaren ohorezko aipamena jaso du. Bigarren ohorezko aipamena Mónica Lópezek jaso zuen “1 més después de los atentados” irratsaio bereziarengatik.

Robotikerren sari honetara 194 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak lan guztien kalitatea nabarmendu nahi izan du. Lehen saria Pedro Guillén Carranzarentzat izan da, E.comm aldizkarian argitaratutako “Irlanda; el tigre celta” artikuluarengatik. Bi akzesit ere banatu ziren: bata Igor Galo Anzarentzat, “De los incunables al e-book” lanarengatik, eta bestea Alex Fernandezentzat, “Guía básica de sitios web sobre divulgación científica” lanarengatik.

Epaimahaiak Elhuyarrek ETBrekin lankidetzan egiten duen saioari telebistako onena iritzi dio.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.