Teknologia gerraren zerbitzura

Gerra eta teknologia elkarren lagun min direla sarritan frogatu ahal izan da. Oraingoan, EEBBetako Armadak martxan jarri duen prestakuntza-eredu berria albiste bilakatuko da aurki. EEBBetako soldaduek mundu osoan borrokatu ahal izango dute koarteletik irten gabe.

Gerra eta teknologia elkarren lagun min direla sarritan frogatu ahal izan da. Oraigoan ere bai.

Errealitate birtualaz baliatuko dira horretarako. Argazkian ageri den soldadua da sistema berria erabili duen bakarrenetakoa. Landsat satelitearen bidez, soldaduak aldez aurretik aukeratutako koordenatuetara jo dezake, lau dimentsiotako (hiru koordenatuak eta denbora-aldagaia) egoera sortu berrian borrokatu ahal izateko.

Sateliteak igortzen duen informazioa koartel nagusitan jorratu eta osatu egiten da. Prestakuntza-eredu berriaren bidez bestalde, ez da gerra-simulazioa bakarrik landuko, EEBBetako Armadak dioenez, soldaduak egoera zaileei aurre egiten ohitzeko tresna ezin hobea izango baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila