Tabakoa amorruaren aurka

Tabako-landarea sendagaiak egiteko ere erabiltzen da. Adibidez, amorruaren birusaren aurkako antigorputzak tabako-landare transgenikoetan hazteko ikerketa bat egiten ari dira.

Amorruaren gaitzak jota 50.000 pertsona inguru hiltzen da urtero, ia denak garatze-bidean dauden lurraldeetan. Amorruaren aurkako tratamendua gizakien edo zaldien antigorputzen bitartez egiten da, baina sendagai horiek garestiak dira; horregatik, antigorputz horiek ekoizten dituzten landare transgenikoen ikerketak indarra hartu du, antigorputzak lortzeko bide merkeagoa baita.

Tabako-landareetan lortutako giza antigorputzek emaitza onak eman dituzte orain arte egindako probetan; proba horiek amorruaren birusa zuten zelula-kulturekin eta hamsterrekin egin dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila