Sexu-aldaketa

Anthia gorria Itsaso Gorriko koral artean bizi eta elikatzen da. Espezie honetako arren bat hiltzen denean, eme handienetarikoen bat sexuz aldatu eta ar bihurtzen da.

Irudian duzun arraina Anthia gorria da eta Itsaso Gorriko koral artean bizi eta elikatzen da. Espezie honetan emeak arrak baino askoz ere ugariago dira. Proportzioa ehundik batekoa da gutxi gorabehera.

Espezie honetako arren bat hiltzen denean, eme handienetarikoen bat sexuz aldatu eta ar bihurtzen da. Irudi hau Michael Mckinnon-ek Arabian hartutakoa da, eta berri hau ematen duen liburuan, Arabia inguruko itsasoan dagoen ekologia eta gertatzen diren aldaketa bitxiak aztertzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila