Sei hezurdura Stonehenge-tik gertu

Duela 4.500 urte inguru bizi ziren sei lagunen hilobia aurkitu dute Amesbury-n, Ingalaterran. Arkeologoek bi umeren eta lau helduren hezurrak topatu dituzte, garai hartakoak direla adierazten duten objektuekin batera. Hilobia Stonehenge-ko monumentutik oso gertu dago, lau bat kilometrora, orain urtebete topatu zuten beste batetik kilometro batera.

Wessex Archeology

Iazko hilobian, gizon baten hezurrak eta, gauza askoren artean, Britainia Handian inoiz topatu diren urrezko objekturik zaharrenak zeuden. Komunikabideek Stonehenge-ko errege deitu zioten hilotzari, monumentu ezaguna eraiki zen garaikoa baitzen.

Aurkitu berri dituzten lagunak ere garai hartakoak dira, baina arkeologoek isotopo erradioaktibo bidez datazio zehatzagoa egin nahi dute, hilobia behin baino gehiagotan ireki zela ematen baitu. Baliteke hilotzak hainbat belaunalditako pertsonenak izatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila