Saturnok beste eraztun bat dauka, erraldoia

Saturnok beste eraztun bat dauka, erraldoia
2009/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL-Caltech/Keck)

Saturnoren inguruan biraka dabilen beste eraztun bat aurkitu dute NASAko ikertzaileek Spitzer Espazio Teleskopioari esker. Ez da edonolako eraztuna; Saturnoren gainerako eraztunak baino askoz handiagoa da. Planetatik hurbilen dauden partikulak sei bat milioi kilometrora daude, eta urrunenak hamabi bat milioi kilometrora. Hala, eraztunaren diametroa parekatzeko 300 Saturno jarri beharko lirateke bata bestearen ondoan.

Handia, beraz, bai, baina ez oso argitsua. Partikulek argi infragorria islatzen dute maila handian, eta Spitzer-en detektagailuek argi horri antzeman diote.

1
259
2009
12
001
Astronomia
Albisteak
6

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.